"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Aljer, 1938. Meursaultek –hogeita hamar urte inguruko enplegatu lasai eta apalak–, ez du emozio-izpirik erakusten amaren hiletan. Biharamunean, ustekabeko istorio bat hasiko du Marierekin, lankide batekin. Laster itzuliko da ohiko errutinara. Alabaina, Raymond Sintesek –bere bizilagunak– bere egunerokotasuna aztortauko du bere negozio ilunetara bultatzean, eta bero kiskalgarriko egun batean jazoera tragiko bat gertatuko da azkenik hondartzan...