73SSIFF - 2025eko irailak 19/27
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner

Harris Dickinson eta Archie Pearch (Devisio Pictures)

Harris Dickinson aktore eta zuzendari britainiarrak eta Archie Pearch ekoizleak Urchin aurkeztuko dute Donostian, Dickinsonen lehen film luzea. Lanak Un Certain Regard sailean parte hartu zuen Cannesko jaialdian —non FIPRESCI Saria eta Aktore Onenaren Saria jaso zituen—, eta nazioarteko hainbat jaialditatik igaro ondoren iritsi da orain Espainiara, Zabaltegi-Tabakalera sailean lehiatzera. Elkarrizketan lehen film bat gauzatzeko erronkez, euren sormen prozesuaz eta 2023an sortu zuten Devisio Pictures (Londresen eta New Yorken egoitza duena) ekoiztetxeari buruz arituko dira. Halaber, nolako konpainia eraiki nahi duten azalduko dute eta beren lanaren orainaz eta etorkizunaz hausnartuko dute.


Parte-hartzaileak
Harris Dickinson Archie Pearch
Zuzendaria /Ekoizlea

Devisio Pictures Londresen eta New Yorken egoitza duen zinema eta telebista ekoiztetxea da, Harris Dickinson eta Archie Pearch buru dituela. Konpainia 2023an sortu zen, ahots bereziak dituzten zinemagile eta sortzaileak babesteko helburuarekin, eta hurbiletik lan egiten du bai talentu berriekin bai ibilbide sendoko egileekin.

Devisio berrikuntzaren eta jarrera disruptiboaren aldeko apustua egiten du, kontakizun ausart eta ikusgarriak sortzeko. Sortzaileen interes eta esperientzia anitzek bultzatzen dute konpainia premiazko eta unibertsalak diren, muga geografikoak gainditzen dituzten istorioak kontatzera.

Gaur egun hainbat proiektu ditu garapen aktiboan; horietako baten filmaketa urte bukaeran hasiko da eta beste batena 2026ko hasieran. Azkenaldian, Harris Dickinsonen zuzendaritzako lehen lana, Urchin, Canneseko Zinemaldian estreinatu zen, non Aktore Onenaren Saria eta FIPRESCI Saria jaso zituen.


Larunbata 20, irailak
13:00 h.

Gonbidapenak doan, ohiko kanaletan eskuragarri.
Sarrerak eskuragarri irailaren 14ko (igandea) 9:00etatik aurrera
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: