"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Gipuzkoako arima eta sustraietarako bidaia harrigarria, Gipuzkoako kostaldeari zerutik begiratzen diona, herri eta hirietako paraje natural ikusgarrienak, historia eta ohiturak erakutsiko dituena. Dokumentalak Fernando Velazquezen jatorrizko musika dauka eta bertan parte hartu dute, kolaboratzaile gisa, Toti Martínez de Lezea, Juanma Cembellín eta Santi Yanizek. Euskal Herria Hegan dokumental sortako lehen tala (guztira bederatzi izango dira).