73SSIFF - 2025eko irailak 19/27
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner

LGBTIAQ+ bereizgarria. Latinoamerikako LGBTIAQ+ filmen banaketa eta internazionalizazioa

Elkarrizketa honek LGTBIAQ+ zigiluak filmetan dituen inplikazioei buruz eztabaidatzea proposatzen du, baita ekoizpen horiek dituzten erronka eta indarguneei buruz ere. Era berean, zein rol jokatzen duten aztertuko da, alde batetik, salmenta- eta banaketa-agentziek eta, bestetik, plataformek eta jaialdiek —bai orokorrek bai espezializatuek— filmak nazioartekotzeko eta banatzeko prozesuetan.


Moderatzailea
Jorge Vañó
Programatzailea eta kultura-kudeatzaile

(Alcoy, 1986). Zinemaldietan espezializatutako programatzaile eta kudeatzaile kultural da. Sevilla European Film Festival, El Americana Film Fest eta Bartzelonako La Mostra FIRE!!-n lan egin du, non FIRE!! LABeko programatzaile eta sortzaile kidea den. Gaur egun, Alcoi Nazioarteko Animazio Zinemaldia (ANIMALCOI) zuzentzen du eta Cadizko South International Series Fest-en industria eta programazio arduraduna da.

Parte-hartzaileak
Sandro Fiorin
Banatzailea

Sandro Fiorin Brasilen jaio zen, eta 2006ko urtarrilean Los Angelesen sortu zuen FiGa Films bere bazkidearekin, kubatar-estatubatuarra den Alex Garcíarekin batera, mundu osoan Latinoamerikako edukien ekoizpena, banaketa eta salmenta sustatzeko helburuarekin.
Río de Janeiron hazi zen, eta São Paulon (FAAP) eta New Yorken (New School) zinema ikasi zuen; han bizi eta lan egin zuen 14 urtez, 2001ean Kaliforniara joan aurretik.
Film Forum, Universal, First Look Films eta CalArts-en lanpostuek osatzen dute bere 25 urteko ibilbidea industriaren barruan. 2017an Miami Nazioarteko Zinemaldiko WIP atala den Encuentros programatzeko gonbidatu zuten, eta egun han bizi da.
Fiorin epaimahaikide gisa eta banaketaren egoerari buruzko mahai-inguruak gidatzeko gonbidatu izan da Cannes, Toronto, Donostia, Rotterdam, Estambul, Cartagena, Mar del Plata eta Nazio Batuetan, Ginebran.

Ignacio Juricic
Zinemagilea

Txileko Unibertsitatean zinema ikasi zuen eta Berlinoko Arte Unibertsitatean egin zuen masterra. Bere laburmetraia, Locas perdidas (2015), Canneseko Zinemaldian estreinatu zen, non Queer Palm saria eta Cinéfondation bigarren saria irabazi zituen. Bere lehen luzeak, Enigma (2018), Donostiako Horizontes Latinos sailean estreinatu zen.

Pilar Toro
Marketing-a eta Komunikazioa zuzendaria

2022tik Filmineko Marketin eta Komunikazio Zuzendaria da, Netflix Espainiako Brand eta Marketing taldeetan lan egin ondoren. Bere ibilbidea Canal+ eta NBC Universal-en hasi zuen, eta La Llamada filma sare sozialetako komunikazio koordinatu zuen. Gainera, irakasle eta tutore lanak egiten ditu ECAM, Mostra FIRE!! eta Atlàntida Mallorca Talents Lab-en.


Asteartea 23, irailak
10:30 h.

Ikus-entzuleak: sarrera librea edukiera bete arte. Akreditaziodunak: sarrera librea akreditazioarekin.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: