"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Espainiako ACCIÓN Zuzendarien Lehen Topaketak zinema-zuzendariak biltzen ditu ikus-entzunezko industriaren globalizazioak dakartzan erronka nagusien inguruan eztabaidatzeko. Saioetan zinemaren zuzendaritzako sormen-askatasuna jorratuko da, baita zuzendarien ekoizle-lanaren garrantzia ere euren proiektuak defendatzeko eta independentzia artistikoa bermatzeko. Zuzendariek formatu eta telesail berrietan duten ekarpena ere aztertuko da, egile-eskubideen babesa eta adimen artifizialaren arautzea bezalako gaiekin batera.
Topaketa honek, halaber, Europako aniztasun kulturala eta zinemagintza independentea babesteko beharra azpimarratzen du, zinemaren oinarri gisa. Zinemagile ospetsuen eta moderatzaileen arteko mahai-inguruen bidez, esperientziak, estrategiak eta proposamenak partekatuko ditugu, zinemagileen ikuspegia eta sormena beren lanen ardatz izaten jarrai dezaten.
Programa
09:30 – Irekiera eta ongietorria
09:45 – Zuzendariaren askatasun sortzailea
Parte-hartzaileak: Pablo Berger, Isaki Lacuesta, Daniela Fejerman eta Julio Medem
Moderatzailea: Inés París
11:00 – Nazioarteko Topaketa. Europar Manifestua
Parte-hartzaileak: Bill Anderson (FERAko presidentea), Marine Francen (SRFko copresidentea), Jérôme Enrico (L’ARPeko presidentea), Pilar Pérez Solano (ACCIÓNeko presidentea)
Moderatzailea: Giovanna Ribes (ACCIÓNen ordezkaria FERAn)
13:00 – Zuzendari-ekoizlearen figura
Parte-hartzaileak: Helena Taberna, Manuel Martín Cuenca, Paula Palacios
Moderatzailea: Javier Balaguer
16:00 – Zuzendaritza eta telesailak
Parte-hartzaileak: Belén Macías, Ramón Salazar, Juana Macías
Moderatzailea: Antonio Hens