"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Sortzaileen, ikerlarien eta elkarteen arteko elkarrizketa, indarkeriak, aniztasuna eta erresistentzia kolektiboak aztertzeko. Analisi kritikorako eta etorkizun posibleen eraikuntzarako jardunaldia, ikus-entzunezko sektorea ikuspegi feministatik jorratuz.
Egitaraua
09:00 – 09:45 Aniztasunaren tranpak: zergatik ez du denak balio. ODA - Espainiako Ikus-entzunezko Komunikabideetako Aniztasunaren Behatokia.
09:45 – 10:00 Atsedenaldia (10 min)
10:00 – 11:00 Zinemagile emakumeak indarkeria sexualaren aurrean: ordezkaritza eta erreparazioa La furia (2025) filmean
Moderatzailea: Mercedes de Pablos (RTVE Berdintasun Behatokiko presidentea)
Parte-hartzaileak: Beatriz Aparicio (RTVE Berdintasun Behatokia), Gemma Blasco (La Furiaren zuzendaria eta ko-gidoilaria), Mireia Graell (La Furiaren ekoizlea)
11:00 – 11:45 Kafe-atsedenaldia (45 min)
11:45 – 13:00 Eduki deserosoa: nor da aniztasunaren beldur?
Moderatzailea: Mariona Borrull Zapata (Kazetaria / Kritikoa)
Parte-hartzaileak: Alaitz Arenzana (Zuzendaria eta artista), Jule Goikoetxea (EHU), Silvia Albert Sopale (Periferia Cimarrons)
13:00 – 13:10 Atseden teknikoa (10 min)
13:10 – 14:15 Elkarteak: kolektiboa erresistentzia gisa
Parte-hartzaileak: AAMMA (Pilar Crespo), DONA I CINEMA (Deborah Micheletti), MIA (Sonia Estévez), CIMA (Alba González de Molina), Dones Visuals (Yolanda Olmos), AMMA (Cecilia Ibáñez), (H)emen Elkartea (Kristina Zorita)
14:15 – 14:30 Atsedenaldia (10 min)
14:30 – 14:45 (H)emen argazkia
Lekua: Tabakalerako eraikinaren eskailera nagusiak, parke ondoan