Bi aita-seme Marokon galdutako rave batera iritsi dira. Mar –baten alaba eta bestearen arreba– aurkitu nahi dute. Duela hilabete batzuk desagertu zen gaztea, egunsentirik gabeko jai horietako batean. Behin eta berriz banatzen dute Marren argazkia, musika elektronikoz eta ezagutzen ez duten askatasun batez inguratuta. Rave-zaleen talde bat ezagutu eta basamortuko azken festa batera haiekin joatea erabakiko dute, desagertutako neska aurkitzeko asmoz.