Sergio Oksman
	
	
	
	
  		Espainia - Portugal 
  
  
  
		
	
	
			
	
			72 min.	
		
			
	
  	
		
	
 		
		
	
	Udako oporretan, dokumental-zuzendari batek eta hamabi urteko haren semeak Lisboako hotel abandonatu batean hartuko dute ostatu, The Shining filmekoa bezalako hotel huts batean, hain zuzen.
	
	
			
		
	
		
		
		
		
		
					
				
	
 
	
	
	
	
	                					
                    			
	
	
	
	
	
	
	
	
	
	Igor Bezinović
	
	
	
	
  		Kroazia - Italia - Eslovenia 
  
  
  
		
	
	
			
	
			112 min.	
		
			
	
  	
		
	
 		
		
	
	1919ko irailaren 12an, Gabriele D'Annunzio itailiarrak –poeta bitxi eta gerrazaleak– zuzendutako eta hirurehun bat soldaduz osatutako tropa batek eraso egin zuen Fiume portu-hiria –egun Rijeka (Kroazia) deritzona eta Adriatikoan kokatua–, Italiari anexionatzeko asmoz. Hurrengo 16 hilabeteetan, gaur egun historiako setio militarrrik bitxientzat jotzen den jazoera horretan zehar, haren argazki-ekipo ofizialak 10.000 irudi baino gehiago atera zituen.
	
	
			
		
	
		
		
		
		
		
					
				
	
 
	
	
	
	
	                					
                    			
	
	
	
	
	
	
	
	
	
	Juanjo Pereira
	
	
	
	
  		Paraguai - Argentina - AEB - Frantzia - Alemania 
  
  
  
		
	
	
			
	
			90 min.	
		
			
	
  	
		
	
 		
		
	
	Apenas ikusitako eta luzaroan ahaztutako material baten medioz, Alfredo Stroessnerrek Paraguain ezarritako diktaduraren ezkutuko makineria azaleratzen du dokumental honek, historiako erregimen luzeenetakoa izanik. Propaganda, nazioarteko proiekzioa etab. erakutsiz, pelikulak agerian uzten du nola eratu zuten boterea komunikabideek, memoria kontrolatzeaz eta egun ere dirauen ondarea taxutzeaz gainera.
	
	
			
		
	
		
		
		
		
		
					
				
	
 
	
	
	
	
	                					
                    			
	
	
	
	
	
	
	
	
	
	Lur Olaizola Lizarralde 
	
	
	
	
  		Espainia 
  
  
  
		
	
	
			
	
			17 min.	
		
			
	
  	
		Film laburra
	
 		
		
	
	Aliciaren koadernaketa-ikasleak dira Maite, Unai eta Merche. Tailer berean orriak moztu, josi eta itsatsi egiten dituzte, liburuen bizitza luzatzeko. Bakoitzak bere liburuan lan egiten duen bitartean, bizitzaz, doluaz eta horien aldakuntzez solasean aritzen dira.
	
	
			
		
			Lehiaketatik kanpo
	 
		
		
		
		
		
					
				
	
 
	
	
	
	
	                					
                    			
	
	
	
	
	
	
	
	
	
	Sophy Romvari
	
	
	
	
  		Kanada - Hungaria 
  
  
  
		
	
	
			
	
			90 min.	
		
			
	
  	
		
	
 		
		
	
	Laurogeita hamarreko hamarkadaren amaieran, zortzi urteko Sasha eta bere familia (etorkin hungariarrak) Vancouver uharteko etxe berri batera joango dira bizitzera. Familiaren bizitza berria oztopatu egingo du Jeremyren –seme nagusiaren– jokabide geroz eta arriskutsuagoak.
	
	
			
		
	
		
		
		
		
		
					
				
	
 
	
	
	
	
	                					
                    			
	
	
	
	
	
	
	
	
	
	Jocelyn Charles
	
	
	
	
  		Frantzia 
  
  
  
		
	
	
			
	
			15 min.	
		
			
	
  	
		Film laburra
	
 		
		
	
	Tren-bidaia batean, Ariel eta Paulek euren beldur sakonenak zirriborratzen ematen dute denbora. Protagonisten jolasak espero ez zuten norabide bat hartuko du Gilda –bidaiari misteriotsu bat– bien elkartrukean sartzen denean. Alabaina, beldurrarekin duten harremanak ez dirudi, inolaz ere, egiten dituzten marrazki jostakinak bezain tolesgabea.
	
	
			
		
	
		
		
		
		
		
					
				
	
 
	
	
	
	
	                					
                    			
	
	
	
	
	
	                					
                    			
	
	
	
	
	
	
	
	
	
	Jaume Claret Muxart
	
	
	
	
  		Espainia - Alemania 
  
  
  
		
	
	
			
	
			106 min.	
		
			
	
  	
		
	
 		
		
	
	Dídacek hamasei urte ditu eta bizikletaz ari da bidaiatzen Danubio ibaian zehar familiarekin. Egun beroetako batean, ezusteko topaketa batek bidaiaren norabidea aldatuko du: mutiko misteriotsu bat agertuko da uretatik. Presentzia enigmatiko hark zerbait berria piztuko Dídacengan, senideekiko harremana aldatzen hasteaz gain.
	
	
			
		
			Ikusmira Berriak 2022
	 
		
		
		
		
		
					
				
	
 
	
	
	
	
	                					
                    			
	
	
	
	
	
	
	
	
	
	Paz Encina
	
	
	
	
  		Paraguai 
  
  
  
		
	
	
			
	
			17 min.	
		
			
	
  	
		Film laburra
	
 		
		
	
	"La felicidad film laburrak nire anaia zenarekiko nostalgiari eta oroitzapenari heltzen dio. Hil zenetik, buruan dut anaia uneoro eta oraindik elkartuko gaituen irudiren bat birsortzen saiatzen naiz, zoriontasun-izpiren bat sentiaraziko didana, bere irudia eta nirea batera, eder-ederrak, betierekoak, itzuliko dizkidan irudiren bat". (Paz Encina)
	
	
			
		
	
		
		
		
		
		
					
				
	
 
	
	
	
	
	                					
                    			
	
	
	
	
	
	
	
	
	
	Gabrielle Stemmer
	
	
	
	
  		Frantzia 
  
  
  
		
	
	
			
	
			55 min.	
		
			
	
  	
		Film ertaina
	
 		
		
	
	"Goiz batean konturatu nintzen hiru hilabetean ez nuela maitasuna egin". Horrela hasten da Ovidieren sexu-greba. Artxiboko irudien muntaketa baten eta Ovidieren La chair est triste hélas testuaren irakurketaren medioz, Gabrielle Stemmerren collage-filmak txikitu egiten du eredu heterosexuala, intimoa eta, aldi berean, politikoa den istorio batean.
	
	
			
		
	
		
		
		
		
		
					
				
	
 
	
	
	
	
	                					
                    			
	
	
	
	
	
	
	
	
	
	Hlynur Pálmason
	
	
	
	
  		Islandia - Danimarka - Frantzia 
  
  
  
		
	
	
			
	
			62 min.	
		
			
	
  	
		
	
 		
		
	
	Hiru haurridek zaldun baten antzeko figura bat sortu eta geziz josiko dute. Urtaroak igaro ahala, hiru protagonisten bizitzei behatuko diegu, euren sorkuntza errealista sortu eta suntsitzen duten bitartean.
	
	
			
		
	
		
		
		
		
		
					
				
	
 
	
	
	
	
	                					
                    			
	
	
	
	
	
	
	
	
	
	György Pálfi
	
	
	
	
  		Alemania - Grezia - Hungaria 
  
  
  
		
	
	
			
	
			96 min.	
		
			
	
  	
		
	
 		
		
	
	''Botere handi batek erantzukizun handia dakar berekin'', baina heroia oilo soil bat bada, zer gertatzen da? Oilasko-abeletxe batetik ihesean, oiloa eraistear den jatetxe baten patioan babestuko da. Hor maitasuna topatuko du, ordena hierarkiko bati aurre egingo dio eta borroka egingo du bere arraultzak nagusi diruzale batetik babesteko. Ama izateko bere borroka dibertigarri baina hunkigarriak giza bizien emakida konplexuak islatzen ditu, baita borroka isilak ere.
	
	
			
		
			Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa 2020
	 
			Proyecta 2020
	 	
		
		
		
		
					
				
	
 
	
	
	
	
	                					
                    			
	
	
	
	
	
	
	
	
	
	Alex Russell
	
	
	
		
		
	
	Goranzko pop-izar bat topatzen duenean, hogeitaka urteko saltzaile batek aprobetxatu egingo du jende ospetsuen artean aurrera egiteko. Alabaina, adiskidetasunaren eta jarraitzaile izatearen arteko muga lausotuz doan heinean (ia desagertu arte), sarbidea eta gertutasuna hil ala biziko arazo bihurtuko da.
	
	
			
		
	
		
		
		
		
		
					
				
	
 
	
	
	
	
	                					
                    			
	
	
	
	
	
	
	
	
	
	Yuiga Danzuka
	
	
	
		
		
	
	Tokioko paisaia beti aldakorrean, bi haurride noraezean ibili ohi dira hirian, amaren faltak oinazetuta. Aitaren –arkitekto ospetsu baten– itzulera baliteke adiskidetzeko azken aukera izatea protagonistentzat.
	
	
			
		
	
		
		
		
		
		
					
				
	
 
	
	
	
	
	                					
                    			
	
	
	
	
	
	
	
	
	
	Bo Hanxiong
	
	
	
	
  		Txina 
  
  
  
		
	
	
			
	
			17 min.	
		
			
	
  	
		Film laburra
	
 		
		
	
	Txinako bizitza marjinatuak ezabatzeko prozesu hazkorraren eta estatu-zaintza zorrotzaren itzaletan, negu gorrian emakume zahar bat desagertuko da bat-batean, eta haren zaintzaile Linek etenik gabeko bilaketari ekingo dio. Linek bilaketan sakontzen duen heinean, bere buruaren eta misterioaren arteko mugak lausotuz joango dira, eta bere patua, hala, argitu nahi duen desagerpenarekin korapilatuz.
	
	
			
		
	
		
		
		
		
		
					
				
	
 
	
	
	
	
	                					
                    			
	
	
	
	
	
	
	
	
	
	Sarah Miro Fischer
	
	
	
	
  		Alemania - Espainia 
  
  
  
		
	
	
			
	
			95 min.	
		
			
	
  	
		
	
 		
		
	
	Rosek lotura estua du bere anaia nagusi maite Samekin. Emakume batek Sami bortxaketa leporatzen dionean, Roseri anaiaren kontrako ikerketa batean lekukotza emateko eskatuko zaio. Bere osotasun moralaz gainera, kolokan ipiniko du horrek anaiarekiko harremana.
	
	
			
		
			WIP Europa 2024
	 
		
		
		
		
		
					
				
	
 
	
	
	
	
	                					
                    			
	
	
	
	
	
	
	
	
	
	Luis Ortega
	
	
	
	
  		Argentina 
  
  
  
		
	
	
			
	
			39 min.	
		
			
	
  	
		Film ertaina
	
 		
		
	
	Emakume gazte armatu bat eta kondizio fisiko bitxiko poeta bat etxe batean bizi dira kanpoko inorekin harremanik gabe. Egun batean, aizto-zorrotzaile batek txirrina jo eta gaztearekin maiteminduko da lehen begiratuan. Poetak uste du bisitaria heriotza dela eta bere bila datorrela. Emakumea haurdun geratu eta haurtxoa izan ondoren, amaren etxera itzuliko da, baina arazo mental larriak ditu hark.
	
	
			
		
	
		
		
		
		
		
					
				
	
 
	
	
	
	
	                					
                    			
	
	
	
	
	
	
	
	
	
	André Silva Santos
	
	
	
	
  		Portugal 
  
  
  
		
	
	
			
	
			27 min.	
		
			
	
  	
		Film laburra
	
 		
		
	
	Udaberriaren hasiera. Sonata bat, gutun bat, buket bat. Tren bat geldoki doa aurrera São João da Madeira izeneko herri txiki baten paisaian zehar, Portugaleko iparraldean. 38 urteko Samuelek txirula-irakasle gisa lanean ematen ditu egunak, baita bere emazte Luísaren heriotza goiztiarragatiko dolu-errituetan ere (musikari dedikatu zioten biek bizitza). Anaia bisitatu ondoren, Samuelek dilema bati egin beharko dio aurre.
	
	
			
		
	
		
		
		
		
		
					
				
	
 
	
	
	
	
	                					
                    			
	
	
	
	
	
	
	
	
	
	Bálint Kenyeres
	
	
	
	
  		Hungaria - Frantzia 
  
  
  
		
	
	
			
	
			17 min.	
		
			
	
  	
		Film laburra
	
 		
		
	
	Erromani gazte bat hautatu dute telebistan agertzeko, ezohiko dohaina duelako zurrumurrua zabaldu baita. Espektatibak haziz doazen heinean, protagonistaren ezkutuko talentua aurrez aurre jarriko da komunikabideen azterketa distiratsuarekin. Nola gaztearen hala bere ingurukoen lur-jorze isila eragingo du horrek.
	
	
			
		
	
		
		
		
		
		
					
				
	
 
	
	
	
	
	                					
                    			
	
	
	
	
	
	
	
	
	
	Sho Miyake
	
	
	
		
		
	
	Nagisa eta Natsuo udan elkartzen dira itsasoaldean. Bien begirada hutsak bata bestean islatzen dira elkarri baldarki hitz egiten diotela eta euriak blaitutako ozeanoan barneratzen direla. Neguan, Li –sormen-krisian den gidoilari bat– elurrez estalitako herri batera joan da. Ostatu bitxi eta hondatu bat –Benzo enigmatikoak zuzendua– topatuko du han. Bien elkarrizketek ez dute apenas konektatzen, baina elkarrekin ekingo diote tupusteko abentura bati.
	
	
			
		
	
		
		
		
		
		
					
				
	
 
	
	
	
	
	                					
                    			
	
	
	
	
	
	
	
	
	
	Lucile Hadzihalilovic
	
	
	
	
  		Frantzia - Alemania 
  
  
  
		
	
	
			
	
			118 min.	
		
			
	
  	
		
	
 		
		
	
	70eko hamarkada. Hiriko argiek erakarria, Jeannek ihes egingo du mendien goialdeko umezurztegitik. Zinema-estudio batean babesa aurkitu eta lekua arakatuko du gauez. Egunez Elurretako erregina pelikula filmatzen dute han, Cristina enigmatikoa izanik haren protagonista. Jeanne berehala geratuko da liluratuta izar eder baina tormentatu harekin. Aktorearen eta neskatoaren artean elkarrenganako lilura sortuko da. 
	
	
			
		
	
		
		
		
		
		
					
				
	
 
	
	
	
	
	                					
                    			
	
	
	
	
	
	
	
	
	
	Marta Medina, Enrique López Lavigne
	
	
	
		
		
	
	Arrebato (1980) zinema espainiarraren kultuzko film handia da gaur egun, eta Iván Zulueta, haren zuzendaria, zinemagile madarikatua. Arrebato izan zen movida delakoaren amaiera aurreratu zuen filma, pelikula ilun eta gordina, estuki lotutako historia eta barne-historia izanik. Arrebatok zinemagilearen beraren bizitzaren aieru gisa balio du. Bere filmetako protagonistek bezala, drogek eta zinemak liluratuta amaituko zuen Zuluetak, desagertzeraino.
	
	
			
		
	
		
		
		
		
		
					
				
	
 
	
	
	
	
	                					
                    			
	
	
	
	
	
	
	
	
	
	Harris Dickinson
	
	
	
		
		
	
	Londresko kaleetan, Mikek –etxerik ez duen gazte batek– bizirik irauteko borrokatu behar du, iraganari aurre egin eta bere egoerari konponbidea bilatzen dion bitartean. Mikeren bizitza marjinaltasunaren eta aldizkako itxaropen-izpien artean igarotzen da. Bere burua deskubritzeko bideari ekiten dion heinean, espero ez zituen baina hasiera berri bat markatu lezaketen aukerak agertuko zaizkio. Urchin erretratu intimo eta hunkigarria da, giza hauskortasunari eta erredentzio-aukerari buruzkoa.