"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Pablo Jesús Rivero (Rosario, Argentina) Argentinako Gastronomia Institutuan hasi zen ikasten eta Ardoen Argentinako Eskolako lehen promozioan sommelier-titulua atera zuen. Abeltzaintzan eta haragian espezializatu zen, eta suzko sukaldean jarri zuen arreta. La Parrilla Don Julio sortu zuen 1999an. 2019an berriro ireki zuen El Preferido de Palermo bodegoi historikoa. 2020an, La Carnicería de Don Julio harategia inauguratu zuen, eta 2023an, Comarca Productiva Don Julio egitasmoa sortu zuen Buenos Aires probintzian. Bertan, abeltzaintza-, baratze- eta erlezaintza-produktuak ekoizten ditu bere jatetxeetarako.
Palermoko kulturaren hedatzailea eta aktibista soziala, Luna de Enfrente sustatu du, Buenos Aires hiriko lehen baratze komunitario organikoa, baita Tomatearen Jaia eta bestelakoak ere.
La Parrilla Don Julio 10. postuan dago The World's 50 Best Restaurants zerrendan (2025). 2024an Latinoamerikako jatetxerik onena eta munduko steakhouserik onena izendatu zuten, hirugarren urtez jarraian, World's 101 Best Steak Restaurants zerrendan. Michelin izar bat eta jasangarritasunerako izar berde bat ditu.
Argentinako Herrialde Markaren enbaxadore izendatu zuten 2023an, Munduko sommelier onena 2024an eta Turismo Gastronomikorako enbaxadore berezi 2024an (MTEren arabera).