"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Matt Goulding (Mountain View, AEB) idazle eta ekoizlearen lana mundua –haren historia, politika eta kultura– janariaren medioz ulertzean datza.
2012an Roads & Kingdoms sortu zuen, janariaren, bidaien eta geopolitikaren arteko elkargunean istorioak kontatzean funtsatutako ikus-entzunezkoen enpresa independentea. 2015ean, Anthony Bourdainek bazkide gisa egin zuen bat Roads & Kingdomsekin; hiru telesail dokumental ekoitzi zituzten elkarrekin CNNrako, hala nola Little Los Angeles, 2018an Primetime Emmy bat irabazi zuena. Urteetan zehar, Roads & Kingdomsek National Magazine Award bat, bi Webby eta sei James Beard sari irabazi ditu, Gouldingek idazle gisa jaso dituen lau sari indibidual barne hartuta.
Era berean, René Redzepi sukaldariarekin batera, Apple TV+ katerako Omnivore telesail dokumental sortu zuen.
21 liburu idatzi ditu; 10 milioi kopia baino gehiago saldu ditu mundu osoan.