"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Anne-Dominique Toussaintek (Brusela) 1990ean sortu zuen bere lehen ekoiztetxea, Les Films des Tournelles, eta horren medioz 30 film baino gehiago ekoitzi zituen. 2023an, bere katalogoa Pathéri saldu zion eta zigilu berri baten pean jarraitu zuen lanean, Tournellovisionen, hain justu.
Bere filmografiak lehen lan asko biltzen ditu. Nola Frantziako hala atzerriko zinemagileen lanei ikusgarritasuna ematen lagundu du, hala nola hauen obrei: Nadine Labaki (Capharnaüm, Perlak, 2018; Cannesko Epaimahaiaren Saria, ingelesez besteko film onenaren Oscar sarirako izendatua); Philippe Le Guay (Alceste à bicyclette, 2013); Louis Garrel (L'innocent, Perlak, 2022); Emmanuel Carrère (La moustache, 2005); Mona Achache (Le hérisson, 2009); Riad Sattouf (Les beaux gosses, 2010, lehen lan onenaren César saria); Emanuele Crialese (Respiro, 20202, sari nagusia Cannesko Semaine de la Critique atalean); Valeria Golino (Miele, 2013); eta Christian Petzold (Gespenster / Ghosts, 2005).
2025ean, Guillermo Galoe zuzendari espainiarraren Ciudad sin sueño (Perlak) filma koproduzitu du, Cannesko Semaine de la Critique atalean aurkeztua.
Halaber, Parisko Marais auzoan arte-galeria bat ireki zuen, Galerie Cinema, zazpigarren arteari eskainia. 2015ean, Carlos Sauraren argazki-erakusketa bat antolatu zuen.