"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Zhou Dongyu (Shijiazhuang, Txina) 2010ean hasi zen aktore gisa lanean, Zhang Yimouk zuzendutako Shan zha shu zhi lian / Under the Hawthorn Tree filmarekin, eta berriz egin zuen lan zuzendari harekin Jian ru pan shi / Under the Light (2023) pelikulan.
Dongyuren ibilbidean Derek Tsang zuzendariarekin egindako kolaborazioak ere nabarmentzen dira: Qi yue yu an sheng / Soul Mate (2016) eta Shaonian de ni / Better Days (2019). Nazioarteko film onenaren Oscar sarirako izendatu zuten azken film hori lanagatik, eta emakumezko aktore onenaren saria eman zion, besteak beste, Asian Film Awards, Golden Rooster Awards eta Hundred Flowers Awards sarietan.
2021ean, Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatu zen Ping yuan shang de huo yan / Fire on the Plain (Zhang Ji) filmeko protagonista izan zen.
Hona hemen aktorearen filmografiako zenbait lan nabarmengarri: Baozou shentan / The Unbearable Lightness of Inspector Fan (Clara Law, 2015), Xi huan ni / This Is Not What I Expected (Derek Hui, 2017), Dongwu shijie / Animal World (Han Yan, 2018), eta Ran dong / The Breaking Ice (Anthony Chen, 2023), Cannesko Un Certain Regard sailean aurkeztuak.
Shanghaiko 24. Nazioarteko Zinema-jaialdiko, Beijingeko 13. Nazioarteko Zinema-jaialdiko eta Busango 29. Nazioarteko Zinema-jaialdiko New Current saileko lehia nagusietako epaimahaikide izan da.