"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Lali Espósito (Buenos Aires) hamar urterekin hasi zen aktore-lanetan telebistan, haur eta gazteentzako hainbat proiektutan parte hartuz, hala nola Floricienta (2004-2005) eta Casi ángeles (2007-2010) izenekoetan. 2015ean Esperanza mía filmeko protagonista izan zen. 2021etik 2023ra Sky Rojo telesaileko protagonista izan zen (Netflix Españaren jatorrizko telesaila). Duela gutxi El fin del amor filmaren bi denboraldi ekoitzi ditu Prime Videorentzat, horien protagonista izateaz gain.
Zineman, La pelea de mi vida (Jorge Nisco, 2012), Permitidos (Ariel Winograd, 2016), Acusada (Gonzalo Tobal, 2018; Venezian lehiatua), eta Puán (María Alché eta Benjamín Naishtat, 2023) filmetan parte hartu du; Puánek interpretazio protagonista onenaren Zilarrezko Maskorra (Marcelo Subiotto) eta gidoi onenaren Epaimahaiaren Saria irabazi zituen Donostia Zinemaldian.
Abeslari bakarlari gisa, 2013an hasi zuen bere ibilbidea, A bailar diskoa kaleratu zuenean. Orduz geroztik estudioko bost disko argitaratu ditu. Berriena, No vayas a atender cuando el demonio llama (2025), urteko diskorik entzunena izan zen Argentinan.