"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Gia Coppolak (Los Angeles, AEB) Veneziako Mostrako Orizzonti sailean estreinatu zituen bere lehen bi film luzeak, Palo Alto (2013) eta Mainstream (2020), biak ere Torontoko eta Tellurideko jaialdietan ere aurkeztuak. Estatubatuarraren azken filma –The Last Showgirl (Pamela Anderson, Jamie Lee Curtis eta Dave Bautista protagonista zituela)– Donostia Zinemaldian lehiatu zen, non Epaimahaiaren Sari Berezia lortu zuen, eta Andersonek drama-filmeko emakumezko aktore onenaren Golden Globe sarirako izendapena jaso zuen filmean egindako lanagatik. Gainera, Coppolak musikarientzako eta moda-marketarako film laburrak, bideo musikalak eta iragarkiak ere zuzendu ditu.