"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Mark Strong (Londres) zinema, telebista eta antzerkiko aktorea da.
Oscarretarako izendatutako hainbat filmetan agertu da, besteak beste, Tinker Tailor Soldier Spy (Tomas Alfredson, 2011), The Imitation Game (Morten Tydlum, 2014), Zero Dark Thirty (Kathryn Bigelow, 2012), Tár (Todd Field, 2022) eta 1917 (Sam Mendes, 2019) filmetan. Hauetan ere agertu da: Sherlock Holmes (Guy Ritchie, 2009), Robin Hood (Ridley Scott, 2010), Body of Lies (Ridley Scott, 2008), Cruella (Craig Gillespie, 2021) eta Stardust (Matthew Vaughn, 2007). Kick-Asseko (Matthew Vaughn, 2010) Frank D'Amico, Shazameko (David F. Sandberg, 2019) Sivana doktorea, Kingsman filmetako Merlin (Matthew Vaughn, 2014 eta 2017) eta halako rolak gorpuzteagatik da bereziki ezaguna.
Telebistan, Apple TVren Neuromancer telesailaren ekoizpena amaitu berri du, eta gaur egun Huluren Nine Perfect Strangersen bigarren denboraldian agertzen da, Nicole Kidmanekin batera. HBOren telesailetan ere agertzen da (Dune: Prophecy eta The Penguin, Colin Farrellekin batera), baita Templen ere (Sky eta Netflix). BAFTA baterako izendatu zuten The Long Firm filmeko Harry Starks rolean egindako lanagatik, eta Our Friends in the Northen ere parte hartu zuen, biak BBCrako.
Antzerkian Erresuma Batuko Kritikarien Zirkuluaren saria irabazi du aurten, eta Olivier sarirako izendatu dute West End antzokian Robert Ickeren Oedipus obran egindako lanagatik. Ekoizpena New Yorkeko Studio 54 antzokira itzuliko da aurten, aurrerago. Bere azken agerraldia Arthur Millerren A View from the Bridge obran izan zen (West End eta Broadway), Ivo Van Hovek zuzenduta. Olivier saria eta aktore onenaren Kritikarien Zirkuluaren saria jaso zituen hor egindako lanagatik, baita Tony sarietarako izendapen bat ere.