"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Ane Gabarainek (Donostia) Santo Tomás Lizeoan egin zituen ikasketak, eta ikasketak amaitzean Antzerti Antzerki Eskolan sartu zen. 1984tik antzerkian, zineman eta telebistan aktore gisa egiten du lan.
Besteak beste, film hauetan parte hartu du: Ramón Barearen Pecata minuta (New Directors, 1999) eta El coche de pedales (2004); Álex de La Iglesiaren La comunidad (Sail Ofiziala, 2000) eta 800 balas (2002); Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren Loreak (Sail Ofiziala, 2014) eta Ángeles Gonzalez-Sinderen El comensal (2022). 2024an antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren Goya eta Platino sariak jaso zituen, eta Estibaliz Urresolaren 20.000 especies de abejas (Zinemira, 2023) filmean egindako lanagatik. Azken urtean Ana Lambarriren lehen lan Todo lo que no sé (Made in Spain) film luzean –Málagako Zinema-jaialdian estreinatuan– eta Paul Urkijoren Gaua, laster estreinatuko dena.
Telebistan EITBn eta estatuko kateetan egiten du lan. Hainbat telesailetan parte hartu zu, hala nola hauetan: Bi eta bat, Mi querido Klikowsky, Periodistas, Allí abajo, Amar es para siempre, Ángela eta Detective Touré. 2020an, Fernando Arambururen eleberrian oinarrituta Aitor Gabilondok sortutako Patria telesaileko protagonista izan zen, Donostiako Sail Ofizialean aurkeztua. Bere lanak hainbat aintzatespen ekarri izan dizkio, besteak beste, emakumezko aktore onenaren nazioarteko Emmy sarirako izendapena.
Bere ibilbidearen parte handi bat antzerkian egin du. Bere azken lanen artean La casa de Bernarda Alba dago, Zentro Dramatiko Nazionalaren ekoizpena, Alfredo Sanzolek zuzendua.