"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Pilar Palomero (Zaragoza, Espainia) Filologia Hispanikoan lizentziatu zen Zaragozako Unibertsitatean 2003an, eta hamarkada bat geroago, Béla Tarr zinemagile hungariarrak film.factory nazioarteko zinema-eskolako (Sarajevon) kide izateko hautatu zuen. Berlinale Talents (2016 eta 2021) eta Sarajevo Talents (2016) programetan parte hartu du, eta BISTRIK7 kolektibo zinematografikoko kidea da.
Las niñas (2020; Berlinaleko Generation Kplus sailean estreinatua eta Málagako zinema-jaialdian Urrezko Biznagaren irabazlea) filma izan zen Palomerok zuzendutako lehen film luzea. Filma nazioartean banatu zen eta lau Goya jaso zituen: film onenarena, zuzendari berri onenarena, jatorrizko gidoi onenarena eta argazki onenarena.
Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatu da La maternal (2022) eta Los destellos (2024) filmekin. Bi filmek interpretazio nagusi onenaren Zilarrezko Maskor bana jaso zuten, Carla Quílezek lehenengoagatik eta Patricia López Arnaizek bigarrenagatik. La maternal hiru Goya saritarako izendatu zuten, eta Los destellos, berriz, lautarako.