"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Beatriz Arias Gonzálezek (Santiago, Txile) zinema ikasi zuen Txileko Unibertsitatean, eta bertan hasi zuen bere ibilbidea zuzendari eta muntatzaile gisa.
Eguneroko bizitzan agertzen diren narratibak interesatzen zaizkio eta 2020an bere lehen film laburra aurkeztu zuen, El callejón de las perras, eskoletako film labur onenaren saria jaso zuena FEMCINEen. 2024an, FIDMarseille jaialdiko Flash competition lehiaketan estreinatu zuen bigarren filma, Volver a recorrer las mismas calles. Ondoren, Donostia Zinemaldiko Nest jaialdian lehiatu zen, eta, besteak beste, FICValdivia eta FICUNAM Latinoamerikako lehiaketetatik igaro zen.
2021ean Talents Buenos Aires ekimenean parte hartzeko hautatu zuten, eta Berlinalerekin lankidetzan, Latinoamerika osoko zinemagile berriak biltzen ditu.
Gaur egun bere hirugarren film laburra amaitzen eta Mira cómo respiran, bere lehen film luzearen –Gloria a las desgraciadas izenekoaren– garatzen ari da.