"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Elsa Fernández-Santos (Madril) El País egunkariko kultur kazetaria da 1993tik, eta gaur egun zinema-kritika egiten du hedabide horretan. 2015ean Paco Rabal kazetaritza-saria jaso zuen antzeztaldeko aktoreei buruzko erreportaje batengatik.
Lafuente Artxiboko kolaboratzailea, kontrakulturari eta hirurogeita hamarreko hamarkadari buruzko hainbat erakusketaren komisario izan da Espainian: Ceesepe; Bizio modernoak; Esto no es Hawai; Ouka Leele. Supernova eta Javier Campano. El ojo errante.
De imágenes también se vive Carlos Sauraren memorien edizioaz arduratu da eta Muñoz Suay 2025 Zinema Akademiaren saria beretu zuen lan horrek. 2024an Centauros del cine y del Prado mintzaldia eman zuen El Prado Museoan.
La2eko Historia de nuestro cine programan parte hartzen du eta, besteak beste, Francisco Regueiro: la importancia del demonio; Jordi Socías. Retratos; Quijote Liberado, eta Clásicas, modernas y extrañas: Historia feminista del cine liburuen idazketan parte hartu du. Gainera, La bombilla eta Entrevistos. Manolo Blahnik –elkarrizketa bat zapata-diseinatzaile ospetsuarekin– liburuen egilea ere bada; halaber, haren Fleeting Gestures and Obsessions liburuan kolaboratu zuen, Blahniken eta Pedro Almodóvarren arteko hizketa batean.
Udazken honetan Última sesión argitaratuko du, desagertutako zinema-aretoei buruzkoa eta Campanoren argazki-artxiboan funtsatua.