"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Charlène Favierrek (Lyon, Frantzia) Charlie Bus Production konpainia sortu zuen 24 urterekin. Jacques Lecoq eskolan interpretazioan trebatu zen, eta New Yorkeko Studio Astorian zuzendaritzan, baita La Fémisen ere gidoigintzan, hainbat film labur eta dokumental idatzi, zuzendu eta ekoitzi ditu Frantziako telebistetan. Zinemagile konprometitua, errealitatean errotutako istorioak filmatzen ditu, botere-harremanak, intimitatea eta erresilientzia arakatuz.
Bere lehen film luzea, Slalom, Canneseko jaialdian aurkeztu zen 2020an, eta Ornano-Valenti Saria irabazi zuen Deauvillen, baita nazioarteko sari ugari ere, César eta Lumière sarietarako izendatu aurretik, lehen lan onenaren sailean. Ondoren, ARTE telebista-katerako La fille qu'on appelle (2023) zuzendu zuen, eta, geroago, Oxana (2025), aktore ukrainarrekin filmatua eta Europako hainbat herrialdetan saldua.