"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Isabella Eklöf (Storholmen, Suedia) 2011n graduatu zen zinema-zuzendaritzan Danimarkako Zinema Eskola Nazionalean. Lehen film luzea, Holiday (2018), Sundancen lehiatu zen eta Grand Prix saria irabazi zuen Poloniako New Horizons Jaialdian. Gräns / Border (Ali Abbasi, 2018; Cannesko Un Certain Regard sariaren irabazlea) filmaren gidoigileetako bat da. Telebistan, Apple TVko The Servant eta HBOko Industry telesailetarako atalak zuzendu ditu. Kalakek (2023) –bere bigarren film luzeak– Epaimahaiaren Sari Berezia eta argazki onenaren Epaimahaiaren Saria beretu zituen Donostian.