"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Epaimahaiburua
Jonás Trueba (Madril) Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatu da La reconquista (2016) eta Quién lo impide (2021) filmekin. Interpretazio Nagusi Onenaren Zilarrezko Maskorra (aktore-zerrenda osoarentzat) eta FIPRESCI Saria jaso zituen azken horrek. Geroago dokumental onenaren Goya saria ere jaso zuen.
Film hauen egilea ere bada: Todas las canciones hablan de mí (Made in Spain, 2010); Miniaturas (2011); Los ilusos (Made in Spain, 2013); Los exiliados románticos (2015); Málagako Epaimahaiaren Sari Berezia; La virgen de agosto (Made in Spain, 2019), epaimahaiaren aipamen berezia jaso zuena eta Karlovy Vary jaialdian, FIPRESCI Sariaz gain; Tenéis que venir a verla (Made in Spain, 2022), Epaimahaiaren Sari Berezia Karlovy Varyn; eta Volveréis (Made in Spain, 2024), Europako film onenaren Europa Cinemas Label Saria Cannesko Quinzaine des cinéastes atalean.
Horrez gain, hauen gidoigileetako bat ere bada: Más pena que Gloria (Víctor García León, Made in Spanish, 2000); Vete de mí (Víctor García León, 2005), Donostian Gizonezko Aktore Onenaren Zilarrezko Maskorra irabazi zuena (Juan Diego); eta El baile de la victoria (Fernando Trueba, 2009), Sail Ofizialean lehiaz kanpo aurkeztua.
Los ilusos films SL ekoiztetxearen sortzailea da, eta harekin gauzatu ditu bere film guztiak, Las chicas están bien (Itsaso Arana, Made in Spain, 2023) eta Historias del buen valle (José Luis Guerin, 2025) –aurten Sail Ofizialean lehiatuko dena– filmak ekoizteaz gainera.
Las ilusiones eta El viento sopla donde quiere liburuen egilea da, eta zinemaz idatzi du hainbat komunikabidetan. Tailerrak ematen ditu Cine en curso proiektuan eta hainbat zinema-eskolatan. Plot Ediciones argitaletxerako lan egin zuen eta Caballo de Troya argitaraldiko editore gonbidatua izan da 2021ean eta 2022an.