"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Yaël Fogiel ekoizleak –Parisen kokatutakoak– Les Films du Poisson sortu zuen Laetitia Gonzalezekin batera 1995ean.
1997an, bere lehen ekoizpenak –Emmanuel Finkielen Madame Jacques sur la Croisette izenekoak– Frantziako akademiako film labur onenaren César saria jaso zuen. Ordutik, ehun obra baino gehiago ekoitzi ditu, nazioartean goraipatuak, salduak eta sarituak izan direnak. Besteak beste, bost César, Urrezko Kamera bat, zuzendari onenaren sari bat (Cannes), Oscarretarako izendapen bat eta beste ehunka golardo ospetsu jaso dituzte lanok.
Fogielek harreman iraunkorrak eraiki ditu bere belaunaldiko egile garrantzitsuenetako batzuekin (Emmanuel Finkiel, Julie Bertuccelli, Dror Moreh, Mathieu Amalric, Mona Achache, etab.), etorkizuneko zinemagileak aurkitzeko adi egoteari utzi gabe, Paul B. Preciadorekin egin zuen bezala (Orlando, mi biografía políticak lau sari irabazi zituen 2024ko Berlinalen).
Toledano & Nakacheren En Thérapie eta halako telesail entzutetsuen buru izan zen, ARTEn 50 milioi bistaratze baino gehiagoko fenomenoa izanik. Hagai Leviren Ettyren sorkuntza original berria estreinatu berri du Veneziako Mostran, 2025ean.
Fogielek Toscan du Plantier saria jaso zuen (2011), baita IFCIC saria ere (2008) eta Urteko Pertsona Entzutetsu izendatu zuten (2011). ACEko kide, maiz gonbidatzen dute nazioarteko epaimahaietan parte hartzera eta urtero eskola magistralak ematera. 2002an, Women on the Move programan Frantzia ordezkatzeko hautatu zuten.