"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Xabier Arakistain (Madril, 1966) arte-komisarioa da. Lehen erakusketatik (Trans Sexual Express) sexua sartu zuen komisariotza-irizpide gisa. Arte Feministako artista erabakigarriei (Margaret Harrison, Judy Chicago eta Guerrilla Girls) eskainitako atzerabegirako komisariotza lanak egin ditu, baita La Mirada Iracunda, Kick in the Eye, ocho estrategias feministas para interrumpir la mirada masculina eta Kiss Kiss Bang Bang, 45 años de Arte y Feminismo ere Bilboko BBAA Museoan, Azkuna Zentroan, CAPCn, FRAC Lorrainen, Whitechapel Galleryn eta Matadero Madriden.
2008az geroztik, diziplina arteko, nazioarteko eta belaunaldi arteko Begirada feminista. Ikuspegi feministak ekoizpen artistikoetan eta artearen teorietan ikastaroa zuzentzen du urtero. 2007tik 2011ra Montehermoso Kulturunea zuzendu zuen, arte garaikidearen, pentsamenduaren eta kulturaren eremuetan sexu-berdintasunerako politikak garatzen eta aplikatzen aitzindaria den proiektu batekin.
Mintzaldiak eman ditu hainbat erakundetan: Tate Modern, Royal College of Art, EHESS, Vienako MAK eta La Kunsthalle, Berlingo 8. Bienala, Brooklyn Museum eta New Museum, MUAC, Costa Ricako Unibertsitatea, Txileko Santiagoko Arte Ederren Museoa eta MNCARS. Duela gutxi komisariatu du, ARTIUM Euskal Herriko Arte Garaikideko Museorako, Iván Zuluetaren asaldura atzerabegirako, zinemagile eta artista donostiarrari buruz orain arte egin den osatuenetakoa.