"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Line Langebek Londresen bizi den gidoigile danimarkarra da. The Girl with the Needle (Magnus von Horn, 2024) film luzearen gidoigileetako bat da. 2024ko Cannesko jaialdiko Lehia Ofizialean estreinatutako filmak, eta Oscar eta Golden Globe sarietarako izendatu zuten Nazioarteko Film Onenaren kategorian, Poloniako Zinemaren hamaika Arrano sari jasotzeaz gain, hala nola gidoi onenarena, eta 2025eko Story Saria éStoria Jaialdian (Italia).
Hona hemen Langebeken lanetako zenbaitzuk: I’ll Come Running (Spencer Parsons, 2008) film luzea; Duam Drïte: We Want Light (Vincent Hazard, 2011) Frantziako telebistarako; Channel 4erako Sink or Swim atala (Luke Snellin, 2013); Field Study (Eva Weber, 2014) film laburra eta Royals Next Door (2021) animaziozko telesaila.
2015ean Raising Films sortu zuen, eta ekoiztetxearen misioa Erresuma Batuko zinema- eta telebista-industrian aniztasun handiagoaren aldeko kanpaina egitea da. Britainia Handiko Writer’s Guild idazle-elkarteko kide aktiboa da; halaber, Dissonant Futures kolektiboko kide gisa, Ingalaterrako Arts Council erakundeak finantzatutako klima-doluari buruzko proiektu batean lan egin du. Gaur egun, Erresuma Batuko eta Danimarkako film comissionetan egiten du lan.