"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Esther Garcíak aurtengo lehen Donostia Saria jaso zuen bart gauean estreinako inaugurazio-ekitaldi batean. Hauxe baita, izan ere, ekoizle bati ematen zaion lehen aldia. Saridunak pozarren jaso zuen farolaren estatuatxoa Pedro eta Agustin Almodóvar aspaldiko lankideen eskutik. Hartara. Pedro eta Agustinekin batera El Deseo ekoiztetxean egindako ibilbidea ekarri zuen gogora, “aurreiritziak hautsi dituzten eta erreferentzia izan diren eta izango diren filmekin. Talde ona egin dugula uste dut”.
“Albistea emateko deitu zidatenetik barrearen, negarraren, pozaren eta erantzukizunaren artean eztabaidatu naiz. Alegia baten barruan bezala, nire gurasoek kontatzen zituzten istorio harrigarriak entzuten zituen neskato hura bezala. Atzera begi ratzen dut bizitzeko modu zorrotz eta beti dibertigarri hartara, baliabide gutxirekin baina seme-alabei sormena emanez, beti nire bizitzako erreferente nagusia izan dira”, adierazi zuen.
“Asko nuen ikasteko, eta asko daukat oraindik. Ez dut inoiz sentitu onena naizenik”, aitortu zuen gizonen munduan bidea egiteko gai izan den emakume ekoizleak. Emakumeen eskubideak aipatu ditu, “soldata-diskriminazioa eta genero-indarkeria jasaten baitugu”. Eta zinema “amets egiteko etxe eta aldarrikatzeko bozgorailu” gisa defendatu zuen. Amaitzeko, “gelditu, aski da!”, eskatu zuen Garciak, Gazan bizi den egoerari aipamen eginez.