"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
1940ko amaieran, agintari frankistek Ondarroako arrantzale bati arrantzara irtetea debekatu eta ontzia konfiskatu zioten. Duintasun ekintza batean, familia-ontziolan berak eraikitako ontziari su ematea erabaki zuen. Kirmen Uribe idazleak ‘Elkarrekin esnatzeko ordua’ eleberrian berreskuratu zuen bere jaioterriko pasarte hau. Arrantzale haren alaba Karmele da.