74SSIFF - 2026ko irailak 18/26
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Sail Ofiziala
Sail Ofiziala
Filmak
Filmak
Irekiera (lehiaketa barruan)
Fatih Akin
Alemania 
106 min.
Farashak eta Farisek 20 urte dituzte graduazio-festan elkar ezagutzen dutenean: begirada bat nahikoa izango da guztia aldatzeko. Alabaina, Farasha hil egingo da gau horretan, eta Farisengandik bereizi nahi ez duenez, munduen arteko muga zeharkatzeko modua deskubrituko du: 40 gau eta 40 egunez, Farisekin elkartu ahalko da ametsetan. Hala, maitasuna haziz joango da, azken gauera arte.
Amaiera filma lehiaketaz kanpo
Michaël R. Roskam
Belgika - Frantzia 
132 min.
1943. Naziek Belgika okupatu eta Le Soir egunkari nazionala propaganda-tresna bihurtuko dute. 1918ko Armistizioaren Eguneko oroitzapen debekatuak direla-eta, Erresistentziako kideen talde batek ideia zentzugabe bat izango du: belgikarren kemena igotzeko Le Soir egunkariaren edizio faltsu bat inprimatzea. Paper bera, goiburua bera, formatu bera, baina okupatzaileari iseka egiteko artikuluz betea. Benetako jazokizuna. Egunkari faltsu bat. Komunikabide bati egindako lehen hackeatzea historian.
50 urteko askatasuna
Javier Ruiz Caldera
Espainia 
92 min.
5 minutos más filmak krisian dauden bi senar-emazteren istorioa kontatzen du. Bikoteak landa-turismoko asteburu bat igarotzea erabakiko du landa-eremu isolatu bateko etxe batean. Han, etxea erakutsi eta giltzak emango dizkien agentziako arduradunarekin elkartuko dira. Baina bakarrik utzi aurretik, ezohiko zerbait gertatuko da: denbora bost minutu atzera egingo du.
Nicole Garcia
Frantzia 
114 min.
Alice probintziako hiri lasai batera iritsi eta kafetegi batean lanean hasiko da, berez arrotza zaion bizitza batean arazorik gabe integratuz. Baina ez dago bertan kasualitatez, Milo gaztearengatik etorri baita; gertuko garaje bateko mekanikaria da Milo. Milorentzat, Alice ezezaguna da. Alicerentzat, berriz, atzean uztea lortu ez zuen iraganeko norbait da Milo. Ezkutuko tentsioak azaleratzen hasten direnean eta Milo eremu ziurgabeetan barneratzen denean, bi protagonistak dilema batera bultzatuak izango dira: berreraiki al daiteke duela hamarkada batzuk hautsitako lotura bat?
Yeşim Ustaoğlu
Turkia - Frantzia - Luxemburgo - Bulgaria 
126 min.
Emakume poeta batek bere bizitza itogarriarekin hautsiko du, bere barne-ahotsarekin eta kontzientziarekin berriro harremanetan jartzeko eta sormena berriz pizteko. Familiaren, identitatearen eta bizitzaren zentzuaren kontzeptu tradizionalak zalantzan jartzen hasi ahala, bere burua deskubritzeko bidean, beren bizitzak berraztertzera bultzatuko ditu ingurukoak, eta familia osoa norabide berri batera eramango du.
Ah Biao
Hong Kong - AEB - Hego Korea 
78 min.
Ahaztutako herri batean, gizonek euren sentimenduak ezkutatzen eta hitz gutxi usatzen ikasi dute bizirik irauteko; hor, dirurik gabeko meatzari gazte bat isilean eta noraezean igarotzen da apenas sentitzen duen bizitza batetik. Hozmindutako errutina hautsi egingo zaio emakume gazte enigmatiko bat iristen denean: jakin-min lokartua eta gauza berri baterako promesa astinduko dio. Gizonak bide ilun batetik jarraituko dio emakumeari, ezagutzen duen mundu bakarraren segurtasun lasaia atzean utziz, jakin gabe emakumea ez dela dirudiena. 
Jesse Eisenberg
AEB 
105 min.
Mona Friedmanek rol txiki bat lortzen duenean antzoki komunitario batean, etxekoandre lotsati eta apal hura aktore sutsu bihurtuko da, edozertarako gai izango da bere rolaren integritate artistikoa babesteko, kosta ala kosta, baita horrek gerra bat ekartzeko arriskua badakar ere antzezlanaren zuzendari autoritarioarekin.
Amanda Kernell
Suedia - Norvegia - Danimarka - Islandia - Bulgaria 
97 min.
Ejvari elur-oreinen taldea utzi dio aita zenak oinordetzan. Taldea aurrera ateratzeko borrokan ari dela, Heaika —lider lokala— Evjarekin maiteminduko da, eta emakumeari irudituko zaio onartu egin behar duela. Baina dena aldatuko da Nejla —Heaikaren lehengusua— iristean: Ejvak lehengoz jakingo du zer den benetan maitasuna. Jeloskor, Heaikak sentituko du traditu egin duela Ejvak, eta gizonaren erreakzio bortitzak eragin handia izango du Ejvarengan: eskuek dardara egingo diote emakumeari, kontrolik gabe, eta honenbestez, artaldea zaintzeko gaitasuna arriskuan egongo da.
Benjamín Naishtat
Brasil - Argentina 
106 min.
Chivilcoy, 1957. Argentinako herri lasai batean; polizia-komisario ohi ilun bat eta haren emazte erakargarria iristean, herri hartako lau gazte bereiztezinen arteko lotura hautsi egingo da. Hainbat hamarkada geroago, iragana berriro azaleratu eta ezinbestean egin beharko diete aurre zauri zaharrei, kulpari eta mendekua hartzeko aukerari, inozentzia galdu duen herrialde batean.
Tony Vahl
Alemania - Polonia 
92 min.
Benetako gertakarietan oinarritua, Kruxek Alemaniako ipar-ekialdeko herri txiki baten historia iluna kontatzen digu, II. Mundu Gerraren amaieran, nazien erregimenak herritarrei agindu zienean arerioak aurkitu zezakeen ezer ere ez uzteko bizirik. Gizon gehienak frontean daude. Emakume, ume eta geratzeko baimena duten gizon gutxi batzuk baino ez dira geratzen. Hangoen bizitzak beren erritual zaharretan oinarrituta jarraitzen du: eskola, eliza, ezkontzak, lana. Bizilagunek dena ondo amaituko dela pentsatzen jarraitzen dute. Halako batean, ordea, ibaiak inork izendatu ezin dituen gorpuak itzultzen ditu. Inork ez daki etsaia noiz iritsiko den, ezta zer gertatuko den ere hura iristean. Gertaerak egon beharko luketen isiltasuna zurrumurruek betetzen dute. Isiltasun horretatik etsaia bera baino beldur handiagoa hazten da.
Roberto Bueso
Espainia 
120 min.
Hainbat urtez elkarrengandik urrun egon ondoren, Santiago Balmes idazle eta akademiko ospetsuak bere hiru seme-alabak bilduko ditu azken desio bat eskatzeko: Gabonak umetako uda-etxean igarotzea.
Hans Petter Moland
Norvegia - Danimarka - Alemania 
155 min.
Ezezagun bat agertu da mendien atzean, erabakitasunaz beste ia ezer ez daramana berekin. Isak, iraganik gabeko gizona, lurra landuz bizitza aurrera ateratzeko leku baten bila dabil. Basoaren mugatik haratago, lur-eremu baldar bat aurkituko du, leku bortitza baina etorkizun handikoa. Lurrak muturreraino eramango du gizona, Inger ezagutzen duen arte, erresilientziak sendotutako emakume bakarti bat, apala eta isila. Elkarrekin, elementuei desafio egingo diete bi gizon-emakumeek eta bizitza bat eraikiko dute, lurra landuz eta euren familia haziz, urtaroen konpasean helduko den familia bat. Alabaina, urteak igaro ahala, eta mundua itoz doakien heinean, denborak, ezbeharrek eta desioak eraldatu egingo dute bikotea.
Pablo Larraín
Argentina - Txile 
187 min.
Ema, hildakoak ikus ditzakeen mediku erretiratu berri bat, amaren heriotza eta konpontzeke dituen arazo propioak prozesatu nahian dabil. Bere iloba Julie iristen denean eta Piedrabuenako —indarkeriak zeharkatutako aldieretako auzo bateko— hiru nerabe hiltzen dituztenean, bizien eta hildakoen arteko oreka hauskorra puskatuko duen fenomeno bitxi bat piztuko da. Ordura arte Emari bakarrik zegokion zama auzo osora zabaltzen hasiko da: hildakoak presente geratzen hasi eta inork ezingo dio ihes egin bere mamu propioen soinuari.
Fred Cavayé
Frantzia 
178 min.
19 urte espetxean eman ondoren ogi bat lapurtzeagatik, Jean Valjeanek, berrerospen bila, bere burua dignatario errespetagarri gisa berrasmatuko du nortasun berri batekin. Fantineri —hiltzear den fabrika-langile bati— hitz emango dio haren alaba —Cosette— erreskatatu eta babestuko duela; izan ere, Thénardier familia iruzurtia esplotatzen ari da Cosette, tratu txarrak emateaz gain. Valjeanek Cosette bere alaba izango balitz legez hezi bitartean, Javert inspektoreak atsedenik gabe jazarriko du gizona. Frantzia astintzen ari den gizarte-asalduran, Valjean, Cosette, haren maitale Marius eta Javerten bizitzak korapilatu egingo dira Paris iskanbilatsu eta iraultzailean. Borroken, sakrifizioen eta justizia-desio sakon baten medioz, Valjean bere erredentzio-bidea burutzen eta Cosettei maitasun eta askatasunezko etorkizun bat ematen saiatuko da.
Maha Harada
Japonia 
109 min.
Satomik arte-museo batean egiten du lan; egun batean, gutunazal bat jasoko du, giltza bat duela barruan. Giltza horrek ezagutzen ez zuen gela bat irekitzen du; bakarrik hilabete lehenago zendu zitzaion aitarena da gela hori. Objektu txiki horren eraginez, aitaren azken egunak gogoratuko ditu Satomik: gizarteak baztertutako gizon bat zirudien arren, hitzarekiko, tearen artearekiko eta edertasun sotilarekiko debozio isilean babesten zen Satomiren aita. Aitaren bakardadearen arrastoari jarraituz, Satomik pixkanaka ezagutuko du aitaren munduko xarma baketsua.
Mikel Gurrea
Espainia - Italia 
103 min.
Ama laster hilko zaio Laliri, eta horri aurre egin bitartean, irudi erlijiosoen lapurren talde batean sartuko da.
Joseph Lynn / ©️ Thin Man Films Ltd
© Joseph Lynn / ©️ Thin Man Films Ltd
Mike Leigh
Erresuma Batua 
107 min.
Mike Leigh, Urrezko Palmaren irabazlea Cannesen eta Oscar sarietarako izendatua, bere film luze berriarekin itzuli da, mundu garaikidearen bere esplorazio buruargiarekin jarraituz.
Gabriel Martins
Brasil 
148 min.
Semeak gidatutako autobusa jasotako igarobide batetik erori eta hamarka pertsona hiltzen direnean, Vicentina biktimen senideak bilatzen hasiko da, barkamena eskatzeko, baina barkamenaren mugak deskubrituko ditu.
Sortzaileak
Isabel Peña, Eduardo Villanueva
Zuzendaria
Elena Martín Gimeno, Sandra Romero
Espainia 
309 min. Saila
Gerardo Liesa, legez kanpoko immigrazio-sareen eta dokumentu-faltsutzeen aurkako UCRIF Unitate Zentralera iritsi berri den polizia-inspektore gazteak, eta haren lankide Carmen Osések susmatzen dute Espainia osoko burdeletan zerbait aldatzen ari dela. Suizok eta haren bazkideek errepide-bazterreko hainbat klub kudeatzen dituzte, eta mundu osotik iritsitako emakumeak sexu-esplotaziora behartzen dituzte. Horietako bat da Claudia: 18 urte ditu, Kolonbian seme txiki bat utzia du, eta etorkizun hobe baten bila iritsi berri da Espainiara.
Lehiaketatik kanpo
David Ayer
AEB 
101 min.
Hegazkin istripu latz batetik bizirik atera ondoren, James Belmont Indar Berezietako ofiziala eta Odin haren gerra-txakurra Alaskako bihotz menderaezinean harrapatuta geratuko dira. Natura gupidagabeari aurre egiteko, bi izakiek bizirik irauteko gogor borrokatu beharko dute. David Ayer zuzendari txalotuaren eskutik, Heart of the Beast leialtasunari, adoreari eta soldadu batek eta haren lagunik leialenak euren erronka handienean duten lotura hautsiezinari buruzko abentura-thriller bizia da.
Lehiaketatik kanpo
Koldo Almandoz
Espainia 
90 min.
Hileta laikoen enpresa baten jabea zarenean. Mozkor gidatzeagatik gidabaimena kendu dizutenean. Zu baino 25 urte gazteagoa den praktiketako ikasle batez maitemintzen zarenean. Zure alaba uste zuen aita ez zarela ohartzen hasten denean. Dirua eskatu zenion boxeolari erretiratua zure atzetik dabilenean. Heriotza bizitza baino gehiago interesatzen zaizunean... Zer atera liteke gaizki?
Emanaldi Bereziak - Lehiaketatik kanpo
Fernando María Trueba
Espainia 
112 min.
Bajañí deitzen zaio gitarra espainiarrari kalo hizkeran. Musika-tresna horretatik —eta zehazki, Niño Joseleren gitarratik eta artetik— abiatuta, Fernando Truebak musika inoiz ez bezala entzutea proposatzen die ikus-entzuleei. Bidaia musikal berri bat da egilearen zinematografian, hiru planeta musikalen bidez: flamenkoa, jazza eta musika brasildarra. Bertan, Niño Josele eta haren gitarra solasean aritzen dira musikalki Caetano Veloso, Ron Carter, Rubén Blades, Kenny Barron eta Marisa Monte musikariekin.
Emanaldi Bereziak - Lehiaketatik kanpo
Sortzaileak
Juan Antonio Bayona , Carlos Torres
Zuzendaria
Carlos Torres
Espainia 
153 min. Saila
Andeetako istripua ez zen erreskatearekin amaitu. Bizirik atera zirenak itzuli ez zirenen familiak zain zituzten auzora bueltatu zirenean hasi zen beste istorio bat. Munduak haien tragedia kontakizun unibertsal bilakatzen zuen bitartean, haiek egindakoaren pisuarekin bizitzen ikasi behar izan zuten. Bizien eta hildakoen arteko arrakalak markatutako komunitate baten mende-erdia aztertzen du serie honek, eta istorio bat berriz kontatzeak hari aurre egiteko modua alda dezakeela erakusten du.
Emanaldi Bereziak - Lehiaketatik kanpo
Daniel Monzón
Espainia - Frantzia 
136 min.
1974. Ana 19 urteko neska errebeldea da. Gaueko ihesaldi baten ondoren, aitak Emakumearen Babeserako Patronatuaren eskuetan jartzea erabakiko du. Bartzelonatik Madrilera eramango dute, mojek zuzendutako erreformatorio batean sartzeko eta diziplina-erregimen basati baten mende jartzeko. Bertan, Soleren —bizitasun kutsakorra duen herriko neska baten— eta egoera berean dauden beste neska batzuen lagun egin eta kontsolamendua eta babesa bilatzen saiatuko dira elkarrekin.
Emanaldi Bereziak - Lehiaketatik kanpo 50 urteko askatasuna
David Pérez Sañudo
Espainia - Belgika 
109 min.
Araba, XIX. mendea. III. Karlistaldia hilzorian dagoen bitartean, emakume batzuk itota agertzen dira Gasteizko kanpoaldean. Ángela Berrosteguieta, biktimetako baten ahizpa, justizia bila dator, frogatzera Juan Díaz de Garayo nekazari analfabetoa dela kriminala, hain justu. Haatik, Pío Pinedok —aguazilen buruak— aurre egin beharko die gerra-garaiko baliabide faltari, batetik, eta agintarien presioari, bestetik; izan ere, hilketen bolada gero eta handiagoa ezkutatzea nahiago dute agintariek.
Emanaldi Bereziak - Lehiaketatik kanpo
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: