Sebastián Leliok zuzendutako koprodukzio hispano-txiletarra da, eta iazko Donostia Zinemaldiko Zinema Eraikitzen Saileko saria eta azkeneko Berlingo zinema-jaialdiko emakumezko aktore onenaren Urrezko Hartza saria irabazi zituen. Gloria, 58 urteko txiletarra, emakume erakargarri eta bizia da, eta bizitzako etapa berri batean sartzen ari da.
Sebastián Lelio zuzendaria, gidoilaria eta muntatzailea da. Bere lanek hainbat zinema-jaialditan parte hartu dute; Cannesen, Toronton edota Donostian, konparazio batera. Zuzendariaren lehenengo lana, La Sagrada Familia, 2005eko Donostia Zinemaldiaren Horizontes sailean lehiatu zen. Canneseko La Résidence delakoan egona da eta Guggenheim beka bat irabazi du. Navidad (2009) eta El año del tigre (2011) dira bere beste bi lan. Gloriak Zinema Eraikitzen saria irabazi zuen 2012ko Donostia Zinemaldian, eta emakume aktore onenaren Zilarrezko Hartza (Paulina García) 2013ko Berlingo jaialdian.