Eva Perón hil da. Gehien maitatu eta gorrotatutako pertsona da Argentinan. Espezialista handi bat arduratuko da baltsamatzeaz. Hilabetetan lanean egon ondoren, emaitza ezin hobea lortuko du. Baina hainbat estatu-kolpe izango dira Argentinan eta diktadore batzuek Evitaren ondarea ezabatu nahi izango dute herritarren oroimenetik. Horrenbestez, 25 urte iraungo duen liskarraren erdigune bilakatuko da haren gorpua. Bizirik dauden politikariak baino boteretsuagoa izango da Evita 25 urte horietan. Gael García Bernal, Denis Lavant eta Imanol Arias dira protagonistak.
Pablo Agüero film laburrak eginez hasi zen zinemagintzan; haiei esker, hainbat sari jaso zituen nazioarteko jaialdietan. 2008an, lehen film luzea egin zuen, Salamandra, eta Canneseko Errealizadoreen Hamabostaldian parte hartu zuen. Bigarrenarekin (77 Doronship, 2009), zuzendari onenaren saria jaso zuen Buenos Aireseko nazioarteko zinema-jaialdian, eta Zabaltegi-Zuzendari Berriak sailean parte hartu zuen Donostian. Azken-aurreko lanarekin, Madres de los dioses (2015) dokumentalarekin, aipamen berezi bat jaso zuen Mar del Platako nazioarteko zinema-jaialdian.