71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
Penny Marshall
AEB 
102 min.
Josh, 12 urteko mutil koskorra, eskolako ilehorail politenaz maiteminduta dago, baina honek mutil helduxeago ditu nahiago. Josh baztertuta sentitzen da, bere lagun bakarra Billy duela. Arratsalde batez jolas-parkean dabilela, ez diote izuen etxolan sartzen uzten gaztegia baita. Lur jota dago ametsak betearazten dituen makina baten aurrean gelditzen denean, zeinari heldua izatea eskatzen baitio. Biharamunean, 35 urteko persona baten gorputzean eta adimenez betiko mutikoa dela esnatzen da.
John Woo
AEB 
139 min.
Sean Archer, FBIko agente gupidagabe batek, bere arerio amorratua den Castor Troy izuekile sadikoak jarritako arma biologiko hilgarria aurkitu beharko du. Horretarako, Archerrek koman dagoen Troyren aurpegia maileguan hartzen du ebakuntza kirurgiko baten bidez, bere eginkizuna burutu ahal izateko Troyren nortasuna bereganatuz. Baina egoera korapilatu egiten da Troy komatik atera eta Archerren irudira itxuraldatuta, haren bizitzan sekulako hondamenak eragiten dituenean. Lehergailuaren mekanismoa martxan da eta tentsioa areagotuz doa, jokoa archer eta Troyrentzat hilgarri bihurtzen den arte. Ironia bada ere, bakoitza bere areiroaren gorputzean harrapatuta, euren arpegiak salbatzen saiatuko dira; bakoitzak berea, noski. 
Daniel   Greaves
Erresuma Batua 
30 min. Film laburra
Matt Phlattek errepideak konpontzen ditu Flatworlden, gris koloreko kartoiaz eta paperaz eraikitako hiri heze eta haizetsuan. Egun batez, Mattek informazio-autobideen kablea mosten du ustekabean eta orduan banku-lapur arriskutsu batek gansgterren pelikula batetik ijes egingo du. Gainera, Mattek sekulako deskarga elektromagnetikoa hartzen du. Harrez geroztik, Flatworldeko putzu saihestezin ugarietako bakoitza Flipsiderako iraganbide bihurtzen da, telebistako pertsonaiez biztandutako mundu koloretsurako sarbide. Flatworld eta Flipsodek elkarren kontra jotzen dutenean, Matt berebiziko istiluan sartuko da.
Curtis Hanson
AEB 
135 min.
Los Angeles, 1950. Krimena eta ustalkeria nagusitzen ari dira boterearen korridoreetan, eta hiria hauen menpe erortzeko arriskuan dago. Polizia Departamenduko hiru ofizial, Jack, Ed eta Bud, beren akabera izan daitekeen azpijoko eta gezurrez jositako trama makurrean korapilatuta daude. Budek hilketa-kasu bat argitzeko giltza izan daitekeen Lynn Bracken izeneko emakume misteriotsu eta ederra galdekatzen du, baina hartaz maitemintzen hasia dela ohartuko da. Emakumeak Ed-en desiorik ezkutuenak pizten ditu halaber, bi polizien arteko gatazka sortaraziz. 
José Martínez Montero, Javier Gonzalez de la Fuente
Espainia 
81 min.
Unibertsoko diktadorea den Sinteticom lehendakariak galaxiako biztanleen gogoa kontrolpean du. Bere eskuineko eskua den Doc doktoreak  diseinatutako robot garaitezinez osatutako ejerzitoa baitauka. Egun batez, elikagai biosintetikoz beteriko kargauntzi bat desbideratu egiten da, tripulatzaileak espaziauntzia ezin gidatu dutela. Sinteticomek debekaturiko Xilem ilargua ikusi orduko dena konpntzen hasiko da ordea; bertan takna agure gogoangarria bizi da eta Chimpy bere txakur hegalaria. Egoerak espaziuntzia bertan lur hartzea behartzen du eta Takna lehendakariak galaxiako memoria musikala aspaldi ezabatu zuela jakinarazten die, honen kontrola ziurtatzearren. Kargauntzilo tripulatzaileak Sinteticom kinka larrian jar dezaketela konturatzen dira, musika galxia osora barreiatzea lortzen badute.
Alex de la Iglesia
Espainia - Mexiko - AEB 
128 min.
Perdita Durango, denak emanda bizi den emakumaren, eta Romeo Dolorosa, gaizkile gogor eta erakargarriaren amodio eta heriotzeko istorio basatia kontatzen du. Familia oneko bikote gazte bat indarrez bahitu ondoren, itzulerarik gabeko ihesaldiari ekiten diote amets amerikarraren alde basatian zehar, mafia-buru baten mandata betetzeko prest: mexikoko mugatik Las Vegasera fetu-kargamentu bat garraiatzea. Esperientzia latz eta itxura ugariko pertsonaiez jositako bidaia: poliziak, axtiak, hiltzaileak, narkotrafikanteak...
David Fincher
AEB 
131 min.
Nicholas Van Orton arrakasta nadiko negozio-gizona da, aspalditik ikusten ez duen anaia baten urtebetetze-oparia jasotzen duena. Oparia joko berri eta misteriotsu bat da, zeinean partaideek arau bakar bat duten kontuan hartzekoa: araurik ez dagoela, alegia. Aldi berean, Van Orton jokoan harrapatuta dagoela eta dagoeneko atzera egiteko beranduegi dela ohartuko da. 
Luis Buñuel
Espainia - Mexiko - AEB 
17 min. Film laburra
(...) Kometa baten eran agertu zen Luis Buñuel. Paristik zetorren, kaskamotz, zorrotzago aurpegia, biribilago eta oso irekita begiak. Salvador Dalírekin elkarlanean burututako bere lehen pelikula erakustera zetorren. Filmeak zirrara sortarazi zuen, ikusle gehienak harritu eta guztiok astindu gintuen hodei batez erdibitutako ilargiaren irudi hark, segidan beste irudi batera garamatzana, izugarria berau, bizar-laban batez ebakitako begiarena. Ikusleak, hunkiturik, Buñueli argibideak eskatu zizkiotenean, gogoan dut honek une batez zutitu, eta bere palkotik, gutxi-behera, zera esan zuela: "Krimenerako deialdi amorratu, desperatua besterik ez da".Rafael Alberti, Agustín Sánchez Vidalen Luis Buñuel. Obra cinematográfica liburuan aipatua. 
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: