71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
Horizontes Aukeraketa
Horizontes Aukeraketa
Álvaro Buela
Uruguai - Kanada 
100 min.
Pamela 34 urteko gazteak Montevideoko supermerkatu batean lan egiten du eta ez du sekula gizonezkorik ezagutu. Haren obsesioa hurrengo milurtekoko salbatzailea izan litekeena mundura ekartzeko aukeratua izan dela iragarriko dion dei misteriotsua da. Nola aurre egin halako betebehar garrantzitsuari? Fartsa eta misterioa nahasten dituen ezohiko melodrama hau egungo uruguaitar zinemaren indarraren frogagarria da, Zinema Eraikitzen sailetik Zinemaldira iritsia.
Marcelo Gomes
Brasil 
99 min.
1942an, Johann alemaniar gazteak Brasilgo ipar-ekialdeko bide soilak bere kamioiarekin zeharkatuko ditu, biztanle ezjakitunen oinazea baretzeko aspirina pila eta ikusleen ametsak areagotzeko zine proiektore bat garraiatuz. Road movie berezi bat da, iazko Zinema Eraikitzen sailean aurkeztua eta Canneseko azken Jaialdiko "Un certain regard" atalean arrakasta handiz estreinatua.
Inés de Oliveira Cézar
Argentina 
99 min.
Famili arrunt baten egun bateko kontuak. Aita hondartzara doa, semearekin jolastu, pasiatu eta arrantzaleekin solasean ibiltzera. Amak amona zaharren egoitzatik aterako du, pasio bat eman eta zenbait oroitzapen gogoratzeko. Film honetan, orduak lasai, goxo eta malenkoniatsu samar igaroko dira. Olerki intimista bat da, non elkarrizketak, naturaren soinuak traba ez daitezen, ahots geldiz ahozkatzen diren. Kamera erne dabil, baina urrun, umiltasun gaindiezin batek hartuta.
Marcelo Mangone
Argentina 
80 min.
Betiko fabrika itxi egin dutela? Berdin da, enplegatu zintzoenak egunero lanera joaten jarraituko du, ezer gertatu ez balitz bezala. Eraiste lanak hastera doazela? Tira! Hori beste gauza bat da, baina ezer ez da ezinezkoa nahikoa surrealista den komedia beltz honetan. Zinema Eraikitzen 7an nabarmendutako lana.
Albertina Carri
Argentina - Frantzia 
85 min.
Famili burges bat, gurasoek, hiru seme-alabak eta une ezegokienetan azaltzen den amonak osatua. Seme bat, Montserekin ezkondu berria, Espainiatik itzuliko da. Beste bi gazteek, Jere eta Meme, anaia-arreben artean ezohikoa den harreman estua nabarmen uzten dute. Los rubios (2003) sarituaren zuzendariaren bigarren film luzeak burgesiaren ustezko inuzentziaren azpian nabarmena den ustelkeria erakusten du, argentinar zinema gazteko zenbait zinemagilek maiz egin ohi duten bezala.
Georgina Garcia Riedel
AEB 
128 min.
Amonak bigarren eskuko auto bat erosi eta gidatzen ikasiko du, auzoko lorezainaren laguntzaz. Ama, banandu denez geroztik, sexu-desirak hala edo nola asetzen saiatuko da. Alabak amodioa lehen aldiz ezagutuko du, bere adineko mutil batekin elkartuko denean. Emakumezko hiru pertsonaiok gaiok ederki ezagutzen dituen beste emakume batek erretratatu ditu, xehetasunak eta eszenaratzea bereziki zainduz. Hiru aktoreon lanak filmaren emaitza biribiltzen du.
Mercedes Moncada Rodríguez
Nikaragua - Mexiko - Espainia 
78 min.
Riverotarrek Kontrako alderdiak hiru anaia halabeharrez eraman zizkieneko garaia gogoratzen dute, horietako baten bikia sandinistekin joan zenez geroztik banaketa horrek sendian eragindako egoera mingarria, egun gainditzea lortu ez dutena, oroituz. Dokumental honek Nikaragua hondatu zuen gatazka hartatik urte batzutara etxe askotan bizirik dirauten miseriak erakusten ditu, erlijio-fanatismoak erakarritako arriskuak aztertuz, aldi berean.
Luis Ortega
Argentina - Holanda 
83 min.
Perlak 60 urte ditu eta gaisotasun sendagaitza duenez geroztik odola berritu behar izaten du, maiz. Eraikin zahar batean bizi da, alaba goibelarekin eta giroa nolabait alaitzen duen amabitxiarekin. Azken honek lehiaketa batean Brasilerako bidaia irabazi duela asmatuko duenean, ama-alaba bakar-bakarrik geratuko dira. Irudi ederrez jositako film itogarria da. Duela hiru urte Donostiako Zinemaldian aurkeztutako Caja negra-ren egilearen bigarren film luzea, martxoan Toulousen egindako Zinema Eraikitzen-en partaide izan zen.
Mark Becker
AEB 
80 min.
Carmelo hirurogei bat urteko mexikar etorkin ilegala da, bizirauteko San Franciscon ezkontzetan, urteurrenetan, bataioetan eta hiletetan ere rantxerak abesten dituena. Ama hilzorian dagoenez, Mexikora itzuliko da. Aurrerantzean, jaioterrian geratu ala klandestino moduan AEBra itzultzeko beste saiakera egiteko zalantzak kezkatuko du. Istorio honen protagonistak soiltasun handiko antzezpena egiten du, bere intimitatea erabat azalerazi eta, ondorioz, kontakizunari ezin ukitu tristeagoa erakarriz.
Sebastián Campos
Txile 
99 min.
Ostiral Santutik Pazko-Iganderarteko aisialdi egunak itsasaldeko etxe batzuetan, non arkitektu famili bat, neska zuhur bat eta homosexual bikote bat bizi diren. Semearen neskalagun Sofía iritsiko denean arazoa sortuko da, haren erotismo probokatzailea dela eta. Pasioaren misterio eta lurreko paradisuaren bertsio modernu eta oso pertsonala da, eskuzko kameraz filmatua eta xehetasunak biltzen dituzten irudiez josia. Iazko Zinema Eraikitzen sailean aurkeztua.
Amat Escalante
Mexiko 
90 min.
Istoriorik gabeko (edo ia) bikote baten bizitza arrunta (edo ia arrunta) erabat aldatuko da, espero ez duten alabaren etorrerarekin. Mexikoko zinemagile berri bat, Batalla en el cielo filmean Carlos Reygadasen laguntzailea izan zena. Amat Escalante Zinema Eraikitzen 7 ekitaldian ezagutzera eman zen, Canneseko Jaialdi ospetsuan nabarmenduz.
Carlos Armella, Pedro González Rubio
Mexiko 
87 min.
Torero indigena xelebre batek bizitza arriskatuko du, diru gutxiren truke herriko jaietan bat-batean egokitutako plazetan toreatuz. Aingeru aurpegiaren azpian, pertsonaia horrek alde itsusia izkutatzen du. Dokumental honek Alejandro González Iñárritu, Alfonso Cuarón eta Guillermo del Toro zinemagileak aho zabalik utzi ditu.
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: