71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
Zabaltegiko Bereziak
Zabaltegiko Bereziak
Asoka Handagama
Sri Lanka 
136 min.
Tani tatuwen piyabanna (Flying with One Wing), Sri Lankako pelikula ezezagun bat, Zabaltegin estreinatu zen duela bi urte ikusleen arreta erakarriz. Gero, hainbat sari eskuratuko zituen zinemaldi desberdinetan. Asoka Handagama zuzendariak Donostia aukeratu du berriro bere lan berria mundu mailan estreinatzeko, aurrekoa baino sofistikatuagoa eta produkzio baliabide gehiagorekin egina, baina hura bezain garratza eta probokatzailea. Zinegile sailkaezin baten melodrama indartsua.
Ariadna Pujol
Espainia 
95 min.
Teruelgo herrixka bat jendez hustutzen ari da. Alkateak etorkinak erakartzeko plan bat hozituko du, bereziki errumaniarrak eta argentinarrak, bertako ohiturak bereganatu ditzaten eta bertakoekin nahasi daitezen, ia denak pertsona edadetuak. El cielo gira lanaren arrakastaren ondotik, Ariadna Pujolek Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatetik datorren beste dokumental bat burutu du, oso berezko estiloaz azterketa soziologikoan sakontzen duena.
Israel Sánchez Prieto
Espainia 
75 min.
Leongo Piedrafita herrixkan arkeologo eta boluntarioz osaturiko talde bat Gerra Zibilean fusilatu eta hobi komunetan lurperatutako pertsonen gorpuzkien bila indusketa lanetan ari da. Oso izaera ezberdineko bi emakume dira Gerra Zibileko eta Frankoren garaiko biktima askoren memoria berreskuratzeko borrokaren urrats garrantzitsua den dokumento honen haria. Filmaren hainbat unetan emozioa eutsiezina izatea lortzen du Israel Sánchez Prietok.
Elisabet Cabeza, Esteve Riambau
Espainia 
94 min.
La doble vida del faquir Sant Julià de Vilatortako ikastetxe bateko eszenatokira itzuliko da, non, 1937. urtean, gerra zibila bitartean, klandestinitatean dagoen zinegile batek eta sultanez eta esploratzailez mozorrotutako haur umezurtz batzuk abenturen pelikula exotiko bat filmatu zuten. Beren protagonistek haurtzaroko egun haiek gogora ekarriko dituzte txabusinak durbanteengandik ordezkatu ahal izan zituzten haiek, errealitateak uniforme militarrekin eta kalez jantzitako apaizekin berezko mozorro-dantza gailentzen zuen bitartean.
Juan Miguel Gutiérrez
Espainia 
86 min.
50eko hamarkadako Huescako iparraldeko herrixka-talde bateko biztanleek euren etxe eta lurrak Estatuko baso-ondareari saldu zizkioten, eskualdea jenderik gabe utziz. Egun, biztanleek garai hartan bizi zuten miseria gogoratzen dute eta orain hiriko jendeak herrixka horiek okupatzeko modako gertakariaren aurrean euren eszeptizismoa agertzen dute. Tabula rasa filmeko Juan Miguel Gutiérrez zuzendariak, gaurkotasun handiko gai baten inguruan zehastasunez eginiko beste dokumental bat eskaintzen digu.
Diego Galán
Espainia 
64 min.
Duela gutxiko espainiar zinemako muntatzaile zinematografiko oparo eta ospetsuenaren bizitzaren eta obraren erretratua. Pablo del Amo honako dokumentala amaitu aurretik hil zen, atzitik, prozesu osoan parte-hartze erabakigarria izan zuen. Muntatzailearen testigantza zuzenak, muntatzailearekin lan egindako zuzendari askoren aldeko nahiz kontrako iritziak, bere film onenetako batzuren laburpen hautatuak, artxiboko materiala eta hari egindako omenaldietako zati batzuk sartu ditu Diego Galánek dokumentalean.
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: