Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 57. Edizioa 2009  > Sailak eta filmak
Zinemira-Euskal Zinemaren Panorama
57. Edizioa 2009
Filmak
Filmak
Zinemira - Euskal Zinemaren Panorama
Zinemira - Euskal Zinemaren Panorama
La máquina de pintar nubes / Lainoak margotzeko makina (The Cloud-Painting Machine)
Patxo Tellería, Aitor Mazo
Espainia 
Francoren diktaduraren azken urte ilunetan Bilboko langile auzune bateko testuinguru gogorrean pinturarekiko pasioa aurkitzen duen nerabe baten iniziazio bidaia kontatzen digu. Edertasunaren eta artearen aurkakoa den testuinguru horretan, denbora librean margotzen aritzen den burdindegiko langile talde bat ezagutuko dugu. Artearekiko maitasunak bultzatuta margotzen duten afizio...
Francoren diktaduraren azken urte ilunetan Bilboko langile auzune bateko testuinguru gogorrean pinturarekiko pasioa aurkitzen duen nerabe baten iniziazio bidaia kontatzen digu. Edertasunaren eta artearen aurkakoa den testuinguru horretan, denbora librean margotzen aritzen den burdindegiko langile talde bat ezagutuko dugu. Artearekiko maitasunak bultzatuta margotzen duten afizionatuak dira.
Itsasoaren alaba (Sea’s Daughter)
Josu Martínez
Espainia 
Haizek bi urte bete baino lehen GAL taldeak haren aita hil zuen, Mikel Goikoetxea "Txapela" errefuxiatua. Aitaren oroitzapenik txikiena ez badu ere, 25 urte geroago neska galdezka hasiko da. Itsasoaren alaba memoria ariketa baten lekukotza da. Goikoetxea ezagutu zutenen testigantzak lotuta, Haizek aita eta garai hartako egoera nolakoak ziren jakingo du pixkanaka, mundu eta sent...
Haizek bi urte bete baino lehen GAL taldeak haren aita hil zuen, Mikel Goikoetxea "Txapela" errefuxiatua. Aitaren oroitzapenik txikiena ez badu ere, 25 urte geroago neska galdezka hasiko da. Itsasoaren alaba memoria ariketa baten lekukotza da. Goikoetxea ezagutu zutenen testigantzak lotuta, Haizek aita eta garai hartako egoera nolakoak ziren jakingo du pixkanaka, mundu eta sentsazio ezberdinak nahastuta, eta ikuslea sustraietarako bidaia errepikaezin horren lekuko bilakatuta.
Life and Film (The Labyrinthine Biographies of Vojtech Jasny) / Zinema eta bizitza (Vojtech Jasnyren biografia labirintikoak)
Arkaitz Basterra
Espainia-Txekiar Errepublika 
Hirurogeiko hamarkadan Europako zinegile ospetsuenetako bat izan ondoren, Vojtech Jasny (Txekiar Errepublika, 1925), New Yorkeko apartamentu txiki batean bizi da gaur. Jasnyrentzat bizitza eta zinema bereizi ezin diren bi kontzeptu dira. Oraindik bizirik dauden bere lagunei eginiko bisiten bitartez, Jasnyk lehenengo pertsonan emango digu bere historiaren eta bizitzako pasarte e...
Hirurogeiko hamarkadan Europako zinegile ospetsuenetako bat izan ondoren, Vojtech Jasny (Txekiar Errepublika, 1925), New Yorkeko apartamentu txiki batean bizi da gaur. Jasnyrentzat bizitza eta zinema bereizi ezin diren bi kontzeptu dira. Oraindik bizirik dauden bere lagunei eginiko bisiten bitartez, Jasnyk lehenengo pertsonan emango digu bere historiaren eta bizitzako pasarte erabakigarri batzuen berri: Nazien inbasioa eta Txekoslovakiaren inbasioa sobietarren esku, erbesteratzea eta, zenbait urte geroago, New Yorkera iritsi zenekoa. Gainera, gizartearekin eta politikarekin duen konpromiso irmoa dela-eta, KGB hura akabatzen saiatu zen behin baino gehiagotan. Askok ahaztu badute ere, Jasnyk filmak egiten jarraitzen du: "Zinema da nire mezua eta lanean jarraituko dut hil arte".
Rough Winds / Haize gogorrak
Andrea Olabarria
AEB 
Hiru neraberen bizitzak degeneratzen ari dira auzo lasai batean ezkutatuta. Bere buruaz beste egiteko saiakera baten ondoren ozta-ozta bizirik atera den Jess-ek sekretu suntsitzaile bat du. Connor boxeolari profesionala izateko entrenatzen ari da, baina iraganean izan zuen sexu abentura batek ez dio lasai egoten uzten. Eta inoiz mutil-lagunik izan ez duen Annek maitasun obsesib...
Hiru neraberen bizitzak degeneratzen ari dira auzo lasai batean ezkutatuta. Bere buruaz beste egiteko saiakera baten ondoren ozta-ozta bizirik atera den Jess-ek sekretu suntsitzaile bat du. Connor boxeolari profesionala izateko entrenatzen ari da, baina iraganean izan zuen sexu abentura batek ez dio lasai egoten uzten. Eta inoiz mutil-lagunik izan ez duen Annek maitasun obsesibo bat dauka orain. Une jakin batean, sekretu guztiak egoera kritiko batera iritsiko dira eta haien bizitzak betiko aldatuko dira.
Umurage
Gorka Gamarra Laguntzaileak / With the collaboration of / Con la colaboración de: Jean Marie Mbarushimana, Sonia Rolley
Espainia 
Ruandan genozidio akusazioak zituzten presoen bigarren txanda askatu baino egun batzuk lehenago, gehienbat genozidiotik bizirik atera zirenek osaturiko Ukuri Kuganze elkarteko ehun bat kide eta haien borreroetako batzuk -egindakoa aitortu eta barkamena eskatu ondoren 2003an lehenengo tandan askaturikoak- gizarteratze zentro batean bildu dira. Beren jarduera nagusia egiten ari d...
Ruandan genozidio akusazioak zituzten presoen bigarren txanda askatu baino egun batzuk lehenago, gehienbat genozidiotik bizirik atera zirenek osaturiko Ukuri Kuganze elkarteko ehun bat kide eta haien borreroetako batzuk -egindakoa aitortu eta barkamena eskatu ondoren 2003an lehenengo tandan askaturikoak- gizarteratze zentro batean bildu dira. Beren jarduera nagusia egiten ari dira: gertatutakoa kontatzea. Borrero hauek beren etxeetara itzuliko dira, askotan krimenak egin zituzten lekuetara, eta beren biktimei "aurre" egin beharko diete barkamena eskatzeko. Bizirik irten direnen eta borreroen arteko lehenengo topaketei heltzeko garaia da. Batzuek barkatzea lortu dute; besteek ez.
Zuzendu, mesedez! (Action Please!)
Juan Miguel Gutiérrez
Espainia 
Juanjo Franco Zabalegi Donostian hil zen 2008ko ekainaren 19an. Dokumental honek haren bizitzaren eta sorkuntza prozesuaren gakoak erakutsi nahi dizkigu. Familiakoek, lagunek, ikasleek, laneko eta aisialdiko kideek, beren oroitzapenen bitartez, Juanjoren zinemagile, margolari eta irakasle jarduera zabalera hurbilduko gaituzte, eta ezagutzen ez ditugun beste hainbat alderdi ere ...
Juanjo Franco Zabalegi Donostian hil zen 2008ko ekainaren 19an. Dokumental honek haren bizitzaren eta sorkuntza prozesuaren gakoak erakutsi nahi dizkigu. Familiakoek, lagunek, ikasleek, laneko eta aisialdiko kideek, beren oroitzapenen bitartez, Juanjoren zinemagile, margolari eta irakasle jarduera zabalera hurbilduko gaituzte, eta ezagutzen ez ditugun beste hainbat alderdi ere ezagutaraziko dizkigute.
Nere Erria
Juanjo Franco Zabalegi
Espainia 
Juanjo Franco Zabalegik (1934-2008) karrera oparoa izan zuen Donostian zinemagile, margolari, irakasle eta abar gisa. Zinemako bere lanen artean dago 1968an eginiko Nere Erria film esperimental laburra; horren bitartez, eta izen bera duen Lurdes Iriondoren abestiaz lagunduta, frankismoaren azken urte horietan Euskal Herrian bizi zuten egoera politikoa deskribatuko digu.
Juanjo Franco Zabalegik (1934-2008) karrera oparoa izan zuen Donostian zinemagile, margolari, irakasle eta abar gisa. Zinemako bere lanen artean dago 1968an eginiko Nere Erria film esperimental laburra; horren bitartez, eta izen bera duen Lurdes Iriondoren abestiaz lagunduta, frankismoaren azken urte horietan Euskal Herrian bizi zuten egoera politikoa deskribatuko digu.
Ander
Roberto Castón
Espainia 
Ander berrogei urte inguruko baserritarra da eta gorabehera handirik gabeko bizitza darama bizikleta fabrika bateko langile gisa. Baserrian bizi da ama eta arrebarekin, eta hango lanez ere arduratzen da. Egun batean istripu bat izango du, eta ondorioz, hanka hautsiko du. Orduan, amaren nahiaren aurka, baserriko lanak egiteko José izeneko immigrante perutar bat kontratatzea era...
Ander berrogei urte inguruko baserritarra da eta gorabehera handirik gabeko bizitza darama bizikleta fabrika bateko langile gisa. Baserrian bizi da ama eta arrebarekin, eta hango lanez ere arduratzen da. Egun batean istripu bat izango du, eta ondorioz, hanka hautsiko du. Orduan, amaren nahiaren aurka, baserriko lanak egiteko José izeneko immigrante perutar bat kontratatzea erabakiko du familiak. Joséren etorrerak etxeko bizitza aldatuko du, baita Anderrena ere, sentimendu berriak sortuko baitzaizkio, inoiz lehenago izan ez zituenak, eta horrek barne-gatazka izugarria eragingo dio. Peio lagun onenarekin eta Reme eskualdeko prostitutarekin duen harremana ere aldatu egingo da iritsi berriarengatik, jarrera bat hartzera behartuko baititu.
Checkpoint Rock
Fermín Muguruza, Javier Corcuera
Espainia 
Munduak bistaz galtzen ez duen, baina ia ezagutzen ez duen leku batean barrena eginiko bidaia da hau. Nortzuk dira musikari adierazgarrienak eta nola bizi dira? Zer pentsatzen dute bizitzea egokitu zaien patu berezi horretaz, eta nola egiten diote aurre beren letren eta melodien bitartez? Tel Aviveko publizitate iragarki eta neoietatik Zisjordaniako eremu okupatuen eta kontzent...
Munduak bistaz galtzen ez duen, baina ia ezagutzen ez duen leku batean barrena eginiko bidaia da hau. Nortzuk dira musikari adierazgarrienak eta nola bizi dira? Zer pentsatzen dute bizitzea egokitu zaien patu berezi horretaz, eta nola egiten diote aurre beren letren eta melodien bitartez? Tel Aviveko publizitate iragarki eta neoietatik Zisjordaniako eremu okupatuen eta kontzentrazio-esparru erraldoi bilakatu duten Gazako zerrendaren pobrezia eta itxaropenik ezera, Checkpoint Rock herriz herri eta checkpointez checkpoint joango da elkarren artean oso desberdinak diren musikariekin, gatazkan murgilduta dagoen herri horri buruz duten ikuspuntua aztertzeko.
Sukalde kontuak (Kitchen Secrets)
Aizpea Goenaga
Espainia 
Ekintza sukaldaritza eskolan hasiko da. Bertan negar batean ikusiko ditugu (txikitutako tipularen ondorioz) etorkizunean sukaldari izango diren azken urteko ikasle hauek: Alberto (indigena itxura duen Boliviako immigrantea), Piras (gazte argi eta mugitua), Ikerne (herriko neska moderno eta osasuntsua), Galder (gainerakoak baino helduagoa, galduta dagoen gizona), Xalba (taldeko ...
Ekintza sukaldaritza eskolan hasiko da. Bertan negar batean ikusiko ditugu (txikitutako tipularen ondorioz) etorkizunean sukaldari izango diren azken urteko ikasle hauek: Alberto (indigena itxura duen Boliviako immigrantea), Piras (gazte argi eta mugitua), Ikerne (herriko neska moderno eta osasuntsua), Galder (gainerakoak baino helduagoa, galduta dagoen gizona), Xalba (taldeko galanta eta surflaria) eta Estefanía (sukaldaritzagatik inongo interesik ez duen neska, jatetxe txiki bat duten gurasoek behartuta etorri dena). Juantxo irakaslea alfer koadrilarengan fundamentu pixka bat jartzen saiatuko da, baina kosta egingo zaio, arazoak etorriko baitzaizkio alde guztietatik.
5 recuerdos
Oriana Alcaine, Alejandra Márquez
Espainia  - (Film laburra)
Irmak merkatu bateko pasilloak zeharkatzen ditu osagai zerrenda bat behin eta berriz errepikatzen duen bitartean. Lehen lauak gogoratzen baditu ere, bosgarrena etengabe ahazten zaio. Irmak bere memoriaren sakontasunetara bidaia egin beharko du ahaztutako osagai hori berreskuratzeko.
Irmak merkatu bateko pasilloak zeharkatzen ditu osagai zerrenda bat behin eta berriz errepikatzen duen bitartean. Lehen lauak gogoratzen baditu ere, bosgarrena etengabe ahazten zaio. Irmak bere memoriaren sakontasunetara bidaia egin beharko du ahaztutako osagai hori berreskuratzeko.
Ahate pasa (Duck Crossing)
Koldo Almandoz
Espainia 
Eta bat batean, ahateek pantaila gurutzatzen dute.
Eta bat batean, ahateek pantaila gurutzatzen dute.
Amona putz!
Telmo Esnal
Espainia 
Batzuetan, ume txikiak dituzten senar-emazteek amona faltan botatzen dute, batzuetan bakarrik.
Batzuetan, ume txikiak dituzten senar-emazteek amona faltan botatzen dute, batzuetan bakarrik.
Dirty Martini
Iban del Campo
Espainia 
Burlesquea punk-rock berria da Dirty Martiniren arabera. New Yorkeko Broadwayko off-off night-clubetan eta kabaretetan bere artearen sekretuetako batzuk jakinaraziko dizkigu. Biziberritutako burlesquea mundu guztira hedatzen da New Yorketik masentzako entretenimendu modu gisa. Ladies and gentlemen, burlesquea itzuli da!
Burlesquea punk-rock berria da Dirty Martiniren arabera. New Yorkeko Broadwayko off-off night-clubetan eta kabaretetan bere artearen sekretuetako batzuk jakinaraziko dizkigu. Biziberritutako burlesquea mundu guztira hedatzen da New Yorketik masentzako entretenimendu modu gisa. Ladies and gentlemen, burlesquea itzuli da!
Él nunca lo haría
Anartz Zuazua
Espainia 
Laurak aitona bat eskatu die Errege magoei.
Laurak aitona bat eskatu die Errege magoei.
Los que lloran solos
David González Rudiez
Espainia 
Gauero, beraien gelan, amonak neba-arrebentzako istorioak asmatzen zituen?
Gauero, beraien gelan, amonak neba-arrebentzako istorioak asmatzen zituen?
Marisa
Nacho Vigalondo
Espainia 
Emakume guztiak dira Marisa, baina Marisa bat bakarra da.
Emakume guztiak dira Marisa, baina Marisa bat bakarra da.
La presa
Jorge Rivero
Espainia 
1946an Europan inoiz egindako proiektu erraldoienetako bat jarri zen abian: Asturiaseko urrutiko eskualde malkartsu batean Salto de Salimeko urtegia egitea. Joaquín Vaquero Turcios 22 urterekin heldu zen bertara turbinen gelako murala margotzeko, eta esperientzia horrek betiko aldatu zuen bere ibilbide pertsonala eta artistikoa.
1946an Europan inoiz egindako proiektu erraldoienetako bat jarri zen abian: Asturiaseko urrutiko eskualde malkartsu batean Salto de Salimeko urtegia egitea. Joaquín Vaquero Turcios 22 urterekin heldu zen bertara turbinen gelako murala margotzeko, eta esperientzia horrek betiko aldatu zuen bere ibilbide pertsonala eta artistikoa.
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones