"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Haigazian Unibertsitateko Manoug Manougian matematika-irakasleak eta bere ikasleek suziriak diseinatu eta jaurti zituzten Libanon, 60ko hamarkada hasieran, espazioa aztertzeko eta ikertzeko. Gerora, beste ikerlari batzuek ere bat egin zuten espazioko programa horrekin, betiere armadaren kontrolpean eta estatuaren finantzaketarekin. Eta halaxe sortu zen Libanoko Suziri Elkartea. Film honek abentura sinestezin hori kontatzen du.


