71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
Zinemira - Panorama
Zinemira - Panorama
Alberto Gorritiberea
 
105 min.
Euskal Herriko mugako herri batean, bi familiak apustu bat egingo dute. Enbidoaren indarrak eramanda, inguruko gizartearen inertziaren kontra borrokatu ezinik dabiltzan hiru maitale gazteren patuak gurutzatuko dira. Hala, beren bizitzaren inguruan denborak aurrera nola egiten duen ikusiko dute. Ezingo dute ihes egin amaiera gabeko duelu horretatik.
Pedro Aguilera
Espainia-Alemania 
94 min.
Robinson Espainia hegoaldeko kostaldean hondoratuko da. Nahikoa lanarekin, itsasertzera iritsi eta bizitza salbatzea lortuko du. Gizaki anonimoa da, legetik kanpokoa, baina ez gainerako Sahara azpiko Afrikako etorkinak bezalakoa. Robinsonen burua ahotsez beteta dago, endredatzen eta menderatzen duten espirituz josita. Haietatik askatzeko, egiteko bat izango du: norbait garbitzea.
Fermin Muguruza
Qatar-Espainia 
104 min.
Fermin Muguruza musikari eta dokumentalgileak mundu arabiarreko musika-errealitatearen soinu-mapa egin du. Dokumental honetan, Libanoko geografian barrena soinu-bidaia egingo dugu; ahots eta soinu mosaiko hori arabiar musika tradizionalak, bertako folkloreak eta inguru horietako instrumentu nabarmenenek sortua da (ouda, esaterako). Hala, dokumental honek hizkuntza berriak bilatuko ditu, ekialdearen eta mendebaldearen arteko zubi eta gerturatze lanak egiteko. Horretarako, erritmorik modernoenak baliatuko ditu: popa, rocka, rapa eta rock alternatiboa.
Esteban Ibarretxe, José Miguel Ibarretxe
 
90 min.
Ismaeli gauzak ez doazkio oso bide onetik aspaldi honetan. Hogei kilo gizendu du, neskak utzi egin du eta sosik gabe dago. Osatzeko, lapurreta bortitz baten lekuko izan da, eta poliziak presio egingo dio Willy gaizkile arriskutsua identifikatzeko. Aldi berean, Willyk ikaratu egingo du sala ez dezan. Orduan Débora prostituta gaztea ezagutuko du, eta Ismaelentzat sekulako konponbidea izango da.
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: