71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
Zinemira - Kimuak
Zinemira - Kimuak
Aritz Moreno
Espainia 
2 min. Film laburra
Gizon bat altxatu da eta kafea prestatu du. Gizon bat altxatu da eta kafea prestatu du. Gizon bat altxatu da eta kafea prestatu du.
Álvaro Sau
Espainia 
16 min.
Farid-ek 33 urte ditu. Bizimodu txarrean hainbat urte egin eta gero, McDonald's-en zuen lanpostu utzi eta basamortura joan zen. Ryan-eko ibar idorrean, Kairotik, iraultzatik eta mundutik urrun, traktorea gidatu eta otoitz egiten du.
David González
Espainia 
12 min.
Jorgek, berrogei urte inguruko gizon arruntak, ahaztuta zeuzkan iraganeko gertaera batzuek bere munduaren egonkortasuna arriskuan jarri dutela ikusi du.
Galder Gaztelu-Urrutia
Espainia 
11 min. Film laburra
Aspalditik ari zara pentsatzen alde egitea. Begira argazkia. Berriro ere. Badakizu non dagoen. Txerritegi hutsa. Zoaz. Hil ezazu. Ez hitzik egin, ez esan ezer. Whiskya. Gaueko hamabiak. Ezin du azaldu. Neskak ere ez. Hiri hau ustelduta dago. Non dago gurasoek agindu zizuten bizimodu hura?
Sergio Barrejón
Espainia 
14 min.
Goizaldean, exekutibo bat bere buruari tiro bat jotzeko zorian dago bulegoan. Katua sakatzekotan dagoenean, bat-batean garbitzailea agertu eta eten egin du. Exekutiboa ezkutatu egingo da eta hura zelatuko du.
Jose Mari Goenaga
Espainia 
12 min.
Ekaitz eta Romanek elkar ezagutu dute aterpetxe batean oporretan, eta bizi osorako adiskidetasuna agindu diote elkarri. Baina zerbaitek huts egingo du. Edo bizitza luzeegia da, edo emandako hitza ahulegia... Orain onartu egin beharko dute.
Iván Caso
Espainia 
16 min. Film laburra
Julia Jaime bikotekidearekin hondartzan elkartzekotan da. Honek seinale misteriotsuak utzi dizkio. Juliak eta haurrek hondartza ondoko baso bateraino jarraituko diete azalpenei, eta bertan galduko dira. Odisea txiki honetan, Juliak errealitatearekin, haurrekin eta bere benetako izaerarekin duen lotura arina ikusiko dugu.
Haritz Zubillaga
Espainia 
10 min.
Zaude geldirik... ez mugitu... zirkinik ere ez...
Gregorio Muro
Espainia 
12 min. Film laburra
Haur jolas arriskutsu batek Anderren eta bere familiaren bizitza aldatuko du betirako.
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: