71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Lehen orrialdea Industria Newsflash
Newsflash 9/16/2011
2011-09-21

‘Irudia eta denbora menderatuta, bi anaia protagonisten bizitza iluntzen duen dueluak zenbat irauten duen senti dezakegu, mendetasun bidegabe horrekin.’
Mikel Insausti, GARA

‘Asiako zinematik hurbil dagoen pelikula dela esan daiteke. Interpretaziorako gonbidapena luzatzen digu Rayok’
B. Eizagirre Indo, BERRIA

‘Aurrikusgarri izan zitezkeen gauzek ere mesede egiten diote filmari.’
Harkaitz Cano, DIARIO VASCO

‘Nacho Vigalondoren bigarren film honekin aretoa algara bizian egon zen filmak iraun zuen bitarte guztian.’
Enrique Mingo, DIARIO VASCO

‘Komedia honetan astakeriak errealismoz jantzita aurkituko ditugu, zientzia-fikzioaren eta Muchachada nui programaren arteko nahasketa.’
Mitxel Ezquiaga, DIARIO VASCO

‘Vigalondok ederki asko jakin du akzioa agertoki bakarrean girotzeko erronkari aurre egiten, antzeztaldean lau pertsona bakarrik edukita.’
Koldo Landaluze, GARA

‘Algarak eta algarak; zenbaiten ustez, dagoeneko Espainiako urteko indie komediarik onena.’
C. David Carrón, LA RAZÓN

‘Izugarri ondo kalkultatutako gidoia, ordulari batek bezala funtzionatzen du.’
Pedro Vallín, LA VANGUARDIA

‘Extraterreste film burutsua da, estralurtarren inbasioa eta komedia erromantikoa uztartzen dituena, ikusleen konplizitate dibertigarriarekin.’
SCREEN DAILY

‘Kore-eda benetako maisua da haurren psikologia aztertzen, arima ukitzen duten eszena kostunbristak filmatuz.’
Itziar Reyero, ABC

‘Film honek bi kapa ditu, bi zapore, nahiz eta bakarra egoten den azalean. Baina ez da zaila haur horien kontraplanoetan kontrolatutako zorigaitzaren zapore sotila ahosabaian nabarmentzea.’
E. Rodríguez Marchante, ABC

‘Ito gabe hunkituko duela badakien filma; koipea eman gabe hunkituko duela.’
Luis Martínez, EL MUNDO

‘Egunerokotasunera irekitako leiho baten moduko zerbait da film hau, pertsonaien bat-batekotasunera eta ondo asmatutako girora; bai familia-giroa azaltzean, bai inork erreparatzen ez dituen sumendiko errautsek erabat estalitako hirian bertan.’
Carlos Pumares, LA RAZÓN

‘Kore-edak (...) tonu atseginagoa darabil hemen, baina egunerokotasunari dion zaletasunari uko egin gabe eta xehetasunez kontatuz, egile-intromisiorik gabe eta kontenplazio-tentaldirik gabe.’
Pedro Vallín, LA VANGUARDIA

‘Desioen, ametsen, mirarien inguruko fabula ederra da filma, samurtasun handiz kontatuta, maisutasun handiz filmatuta.’
Gontzal Agote, BERRIA

‘Adimentsua erantzunetan, nork bere erlijioa nola bizi duen aztertzeko garaian; maltzurra Tin Tini buruz aritzean (Spielberg gizajoa!), neurritsua baina eraginkorra marrazkietan eta animazioan.’
Begoña del Teso, DIARIO VASCO

‘Zinemaldiarekin eta Donostiarekin oso loturik egon zen emakume baten filmografiaren eta izaeraren inguruko ikuspegi landua eta pertsonala.’
Olga Pereda, EL PERIÓDICO

‘Film honen barrunbeetan sekulako amorrua dago pilatuta, eta Eric Devin argazki-zuzendariak inolako itzulingururik gabe argitzen du, argi gozogabez.’
Begoña del Teso, DIARIO VASCO

‘Sentikorkeriaz betetako diskurtso errazak alde batera utzita hunkitzen du. Obra benetan ederra.’
Koldo Landaluze, GARA

‘Sekulako txalo-zaparrada jaso zuen prentsa-emanaldian, eta algarak eta harridura-keinuak izan ziren nagusi, argudio-aldaketei esker.’
Inés P. Chávarri, EL PAÍS

‘Dinamikoa eta lotsagabea batzuetan, errealizazio osasungarri honetan antzeztalde jantzia ageri da; Josean Bengoetxea, Nagore Aranburu, Kontxu Odriozola edota Montserrat Carulla beteranoa, esaterako.’
Koldo Landaluze, GARA

‘Zarauztarrak genero arriskutsuari heldu dio, thriller ukitua duen komedia beltza, eta nota onarekin gainditu du.’
NOTÍCIAS DE GIPUZKOA

‘Hitz batean definitu daiteke pelikula: zoragarria’
B. Eizagirre Indo, BERRIA

 
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: