71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
Sail Ofiziala
Sail Ofiziala
François Ozon
FRANTZIA 
105 min.
François Ozon zinemagile frantziarra berriro etorriko da Donostiara (2000an, Sail Ofizialean lehiatu zen Sous le sable filmarekin, eta, 2009an, Le Refuge obrarekin Epaimahaiaren Sari Berezia lortu zuen). Irakasle baten eta ikasle baten arteko harremanei buruzko filma da Dans la maison. Joko azkar honetan, errealitateak eta fikzioak bat egiten dute nahasteraino; ez dakigu gazteak zer asmo ilun dituen edota noraino iritsiko diren bere azpijanak.
Laurent Cantet
FRANTZIA-KANADA 
143 min.
Laurent Cantet zinemagileak Zuzendari Berriak saileko saria irabazi zuen 1999an Donostian, Ressources humaines filmarekin, eta Urrezko Palmorria Cannesen, 2008an, Entre les murs bere aurreko filmarekin. Lan berri honetan, 1953an New York estatuko hiri txiki batean bizi den eta Foxfire izeneko ezkutuko emakumezkoen elkartea sortu duen neska-talde baten erretratua egingo du. Taldeak mendeku-bidaia bati ekingo dio ezinezko amets bat betetzeko: beren arauen eta legeen arabera bizitzea, gerta ala gerta. Raven Adamson, Katie Coseni, Claire Mazarolle, Madeleine Bisson eta Rachel Nyhuus dira protagonistak.
Inaugurazioa (lehiaketa barruan)
Nicholas Jarecki
AEB 
106 min.
Arbitrage goi mailako finantzen munduko maitasunari eta leialtasunari buruzko thriller estu eta seduktorea da. Gere eta Sarandonez gain, Laetitia Casta, Tim Roth, Brit Marling eta Nate Parker ere ageri dira filmean. Filmaren protagonista Robert Miller magnatea (Richard Gere) da; 60 urte betetzeko bezperan, arrakasta amerikarraren erretratu perfektua dirudi, dela bizitza pertsonalean, dela familiakoan. Ellen emazte fidela (Susan Sarandon), Brooke alaba eta bere inperioaren oinordekoa (Brit Marling) beti ondoan dituela ageri da. Baina, etxe handi eta dotorearen urrezko hormen atzean, Miller etsipenak jota egongo da, bere inperioa banku handi bati saldu nahi baitio, egin duen iruzur bat ezagutarazi baino lehen. Gainera, maitasun istorio bat bizi du arte-merkatari frantses batekin (Laetitia Casta), emazteak eta alabak jakin gabe. Arazoak sortzen dizkion inperioaz libratu behar duenean, hain justu, ustekabeko akats anker batek iraganeko mamuak bistaratuko dizkio, eta moral bikoitzaren mugen aurrean jarri beharko du.
Klausurako filma
Dustin Hoffman
ERRESUMA BATUA 
95 min.
Klausura (lehiaketaz kanpo) Hauxe da Dustin Hoffman Hollywoodeko aktore handietako batek zuzendari gisa egin duen lehenengo lana. Protagonistak erretiratutako opera-abeslarientzako egoitza batean bizi diren Reggie, Wilf eta Cissy dira. Urtero kontzertu bat antolatzen dute Verdiren urtebetetzea ospatzeko, baina Reggieren emazte ohia iristean tentsioak sortuko dira, diva batek bezala jokatuko baitu eta ez baitu kontzertuan abestu nahiko.
Lehiaketatik kanpo
Emily Tang
TXINA 
88 min.
Emily Tang zuzendari txinatarraren hirugarren filma. Bere semea istripu batean galdu ondoren, Cheng-ek Zhen-i, gidari errudunaren emazteari, beste ume batekin konpentsatu dezan eskatzen dio. Auzitegiko epaiak, medikuko fakturak eta Cheng-en jarrera mehatxagarriarekin estututa, Yu-k erabaki ezmoral baten paradoxei aurre egin behar dio.
Fernando Trueba
ESPAINIA 
104 min.
Fernando Trueba Espainiako zinemagile entzutetsuenetako bat da. Azken filma Frantzia okupatuko bazter batean girotu du, Espainiako mugatik gertu. Eskultore zahar famatu bat bizitzaz eta gizakien eromenaz nekatuta dago. Errefuxiatuen eremu batetik ihes egin duen Espainiako gazte baten etorrerari esker, berriro lan egiteko eta bere azken lana zizelkatzeko irrika piztuko zaio atzera. Filmean nazioarteko aktoreek parte hartu dute: Jean Rochefort eskarmentu handiko aktore frantsesak, Aida Folch espainiarrak, edota Claudia Cardinale zinema-izar italiarrak.
Ziad Doueiri
LIBANO-FRANTZIA-QATAR-BELGIKA 
95 min.
Zaid Doueiri (West Beirut, Lila dit ça) zuzendari libanoarraren hirugarren filma Yasmina Khadra idazlearen nazioarteko best-sellerraren egokitzapena da. Aipatutako liburua Frantzian argitaratu zen 2006an, eta berrogei hizkuntzatara baino gehiagotara itzuli dute. Jatorri palestinarreko kirurgialari israeldar baten emazteak atentatu suizida bat egin eta hemeretzi lagun hilko ditu. Poliziak gertatutakoaren jakitun egiten duenean, kirurgialariari sortzen zaion dilema morala izango du ardatz filmak.
Pablo Berger
ESPAINIA-FRANTZIA 
98 min.
Pablo Berger (Torremolinos 73) zinemagilearen film berria Grimm anaien ipuin ezagunaren bertsio original bat da; Espainiako hegoaldean girotuta dago, 1920ko hamarkadan. Fantasiaz, abenturaz, emozioz eta umorez betetako Edurnezuri. Maribel Verdú, Daniel Giménez Cacho, Inma Cuesta, Ángela Molina, Macarena García eta Ramón Barea ditu antzezle-taldean.
Costa-Gavras
FRANTZIA 
114 min.
Costa-Gavras, Oscar baten eta Cannesen eta Berlinen irabazitako sarien jabe, eta hainbat lan klasikoren egile da, besteak beste, Z (1969), État de siège (1972), Missing (1982) eta Music Box (1989). Filmak Marc Tourneuil sikarioari eta bere igoera geldiezinari buruz hitz egingo digu, eta nola egingo den Kapitalaren jaun eta jabe. Zuzendariaren hitzetan: “Kapitalaren mendeko esklabo gara. Hura kolokan dagoenean, gu ere kolokan geratzen gara. Hazi eta garaitu egiten duenean, poztu egiten gara. Nork askatuko gaitu? Guk askatu beharko genuke? Behintzat haren zerbitzura nor dagoen eta zer egiten duen jakin beharko genuke”. Filmaren protagonistak Gad Elmaleh eta Gabriel Byrne dira.
Carlos Sorin
ARGENTINA 
80 min.
Carlos Sorín argentinarrak bosgarren aldiz parte hartuko du Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean. Aurretik, Eversmile New Jersey pelikularekin 1989an, Historias mínimas filmarekin (Epaimahaiaren Sari Berezia, 2002an, 50. edizioan), Bombón, el perro lanarekin (FIPRESCI saria, 2004an) eta El camino de San Diego pelikularekin (Epaimahaiaren Sari Berezia, 2006an, 54. edizioan) parte hartu zuen. Film berriaren protagonista Marco da, 50 urteko alkoholiko ohia. Desintoxikatzeko, zaletasun bat bilatzea iradokiko diote: arrantza aukeratuko du, eta, horretarako, Patagoniako herri txiki batera joango da. Bertan bizi da, hain zuzen, bere alaba, aspaldi ikusi ez duena.
Bahman Ghobadi
TURKIA 
103 min.
Bahman Ghobadi zinemagile kurdu-irandarrak bi aldiz irabazi du Urrezko Maskorra Donostian; lehenengoz 2004an, Turtles Can Fly filmarekin, eta bigarrengoz 2006an, Niwemang / Half Moon lanarekin. Bere film berriak Sahel poeta kurdu-irandarraren istorioa kontatuko digu. Hogeita hamar urte kartzelan igaro ondoren, bere emaztearekin elkartzen saiatuko da, baina hark hilda dagoela uste du. Monica Bellucci eta Behrouz Vossoughi dira filmaren protagonistak.
Lasse Hallström
SUEDIA 
120 min.
Lasse Hallström zuzendari suediarrak –Mitt liv son hund (1985), The Cider House Rules (1999), Chocolat (2000) eta Salmon Fishing in the Yemen (2011) filmengatik ezaguna– Lars Kepler idazlearen best-sellerra moldatu du bere film berrian. Filmak komisario judizial batek eta hipnotista batek hilketa bortitz baten egilea aurkitzeko egingo duten ikerketa kontatuko digu. Protagonistak Lena Olin, Mikael Persbrandt eta Tobias Ziliacus dira.
Barbara Albert
AUSTRIA 
110 min.
Barbara Albert (Nordrand, Fallen) Austriako errealizadore entzutetsuenetako bat da. Film honetan, II. Mundu Gerrara egindako iraganerako bidaia bat kontatuko digu, bai eta egungo Europako gizartearen amildegirako bidaia ere, Sita 25 urteko gazte baten bizi esperientziaren bitartez. Berlinetik Vienara eta Varsoviatik Errumaniara doan ibilbidean, norberaren nortasuna galtzeari eta ezagutzeko beharrari buruz hausnartuko du.
Javier Rebollo
ESPAINIA-ARGENTINA-FRANTZIA 
94 min.
Zinemaldian lehiatu zen 2006an Lo que sé de Lola filmarekin, eta, handik hiru urtera, zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra irabazi zuen bigarren filmarekin: La mujer sin piano. Aurten berriz izango dugu Donostian. José Sacristán soldatapeko hiltzaile zahar bat izango da; elkorra, samurra eta dibertigarria. Inora eramango ez duen bidaia bati helduko dio, eta komedia beltzez zipriztindutako bi mila kilometro egingo ditu.
Sergio Castellitto
ITALIA-ESPAINIA 
125 min.
Penélope Cruz da Sergio Castellitto aktore eta zuzendari italiarraren film berriaren protagonista. Aktoresa Gemma izango da, senarrarekin maitasun istorio zoragarria bizi eta senarra galdu ondoren, Sarajevoko setio izugarritik seme jaioberriarekin ihes egitea lortu zuen emakumea. Hamasei urte beranduago, bere semearekin Sarajevora itzuliko da, honek bere jaioterria bisitatu eta inoiz ezagutu ez zuen aitari buruzko egia jakin dezan.
Ben Affleck
AEB 
120 min.
Argo benetako istorio batean oinarrituta dago: 1979ko Irango Iraultzan, iraultzaileek AEBen Teherango enbaxada eraso zuten, eta AEBko 52 herritar hartu zituzten preso. Horietako seik ihes egin zuten, eta Kanadako enbaxadorearen etxean babes hartu zuten. CIAk aberriratu egin behar zituen, Irango agintariek ezer jakin gabe; horretarako, arrisku handiko operazio sekretua antolatu beharrean zeuden. Toni Mendez agenteak presoak bizirik ateratzeko plan arriskutsu bat asmatu zuen; ideia sinestezina zen, film batean baino ezin zitekeen ondo atera. Filmean kontatzen diren gertakizunak ezkutuan egon dira mendeetan zehar. Argo Ben Affleckek zuzentzen duen hirugarren filma da. Beste biak Gone Baby, Gone eta The Town dira. Berak, George Clooney aktore eta zuzendariak eta Grant Heslovek ekoitzi dute. Affleckez gain, John Goodman eta Alan Arkin aktoreek ere parte hartu dute filmean. Azkeneko horrek bigarren mailako gizonezko aktore onenaren Oscar saria irabazi zuen Little Miss Sunshine filmean egindako lanagatik.
Lehiaketatik kanpo
Eduard Cortés
ESPAINIA-ARGENTINA 
116 min.
Eduard Cortés (La vida de nadie, The Pelayos) zinemagileak bere film berria honelaxe deskribatzen du: krimenaren historiako lapurretarik zoroenetako bat. Evitaren bitxiak Espainiako bitxi-denda batean bahitu zituzten Perón jeneralaren laguntzaileek, atzerrian sortutako gastuak ordaintze aldera. Baina gauzak okertu egingo dira, eta bitxiak berreskuratu egin beharko dituzte: agente peronzale fidelak atrakatzaile bilakatuko dira. Guillermo Francella, Nicolás Cabré, Amaia Salamanca, Oscar Jaenada, Daniel Fanego eta Jordi Martínez dira filmeko protagonistak.
Lehiaketatik kanpo
Juan Antonio Bayona
ESPAINIA 
113 min.
Juan Antonio Bayona (El orfanato) zinemagilearen bigarren filma; Ewan McGregor eta Naomi Watts ditu protagonista. Senar-emazte batzuk oporretan daude Tailandian lasai-lasai, beren hiru seme-alabekin. Baina oporrok infernu bilakatuko dira tsunami erraldoi batek hotela astintzen dienean. Bizirik irauteko, ahaleginak eta bi egin beharko dituzte.
Lehiaketatik kanpo
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: