71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Lehen orrialdea Industria Newsflash
Newsflash
2013-09-23

“Tentsio bisuala sortzen du polizia-zinemakoen oso bestelako tresnak erabilita”.

Oti Rodríguez, ABC

“Pertsonaiaren profilaren eta aktorearen egiazko izaeraren (bakezalea baina hedakorra eta hiztuna) arteko kontrasteak emango digu eszedentzian den kazetari horrek duen interpretazio-talentuaren tamaina".

EL CORREO

“Olimpia Melinte, bikaina”.

Oskar L. Belategui, EL CORREO

“Antonio de la Torre akatsgabea”.

Anton Merikaetxebarria, EL CORREO

“Antonio de la Torre handi batek antzezturiko granadako jostun bati buruzko indar handiko historia.Txaloak aretoan. Irtetean, goraipamenak nonahi”.

Mitxel Ezquiaga, EL CORREO

“Bere irudi zehatzei esker ikuslea erabat biltzeko gai da film hau, eta pixkanaka atmosfera nahasgarria eraikitzekoa”.

Mikel G. Gurpegui, EL CORREO

“Izugarri gustatu zaigu bere ehundura soila, plano guzti-guztien garbitasuna, pixkanaka kutsatu egingo zaigun bakardade- eta hoztasun-klima (…) Eta biziki maite dugu Antonio de la Torre, bere presentzia, bere isiluneak, bere begirada…”.

Mikel G. Gurpegui, EL CORREO

“Sail Ofizialean izan diren film iradokitzaile eta egokienetako bat”.

Luis Martínez, EL MUNDO

“Sierra Nevadan errodaturiko sekuentziek hipnosi bisuala sortzen dute, Olimpia Melinte aktore errumaniarrak egiazkotasuna igortzen du bere ahotsari eta aurpegiari esker, eta Antonio de la Torre bikainak zehatz bete ditu zuzendariaren aginduak kezkagarria baino gehiago hieratikoa den pertsonaia eraikitzeko”.

Carlos Boyero, EL PAÍS

“Estiloa oso zaindua, argazki erabat landua eta fede izugarria Antonio de la Torreren antzezpenean”.

Gregorio Belinchón, EL PAÍS

“Sentikortasuna gozotasun, sakontasun eta heldutasunarekin uztartu du, eta estilo bisual diziplinatua eta tonua menderatzeko gaitasun bikaina erakutsi du”.

David Rooney, THE HOLLYWOOD REPORTER

“Zintzotasunez eta adeitasunez paseatu du bere tonu izoztua Sail Ofizialetik".

Zulet, DIARIO VASCO

Zuzendari berriak

“«Wolf» eta «Japanese Dog» filmei esker Zuzendari Berrial sailak guztiok espero genuen jauzi kualitatibo hori eman du".

Víctor Esquirol, GARA

"Tudor Cristian Iurgiuk txunditu egin gaitu bere minimoen ariketa itzelarekin”.

Víctor Esquirol,GARA

"Jim Taihuttuk bere zerbitzura jarri du Kursaal 2 aretoa aitzakiarik gabeko bere irmotasunarekin".

Víctor Esquirol, GARA

 
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: