Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 62. Edizioa 2014  > Sailak eta filmak
Zinema Eraikitzen
62. Edizioa 2014
Filmak
Filmak
Filmak
Filmak
Zinema Eraikitzen
Zinema Eraikitzen
Zinema Eraikitzen
Zinema Eraikitzen
O homem que matou a minha amada morta / To My Beloved Dead
Aly Muritiba
Brasil 
Fernando gizon ona da eta Daniel semea zaintzen du; mutiko lotsati eta sentibera. Ana emaztea hil ondoren, Fernandok gauero gogoratzen du, haren gauzak bilduz. Egun batean, VHS zinta bat aurkituko du. Horrek errutina aldaraziko dio eta emazte maitearen irudia hondatu dion gizonaren atzetik ibiliko da. Europa-Latinoamerika I. Koprodukzio Foroan parte hartu zuen.

Fernando gizon ona da eta Daniel semea zaintzen du; mutiko lotsati eta sentibera. Ana emaztea hil ondoren, Fernandok gauero gogoratzen du, haren gauzak bilduz. Egun batean, VHS zinta bat aurkituko du. Horrek errutina aldaraziko dio eta emazte maitearen irudia hondatu dion gizonaren atzetik ibiliko da. Europa-Latinoamerika I. Koprodukzio Foroan parte hartu zuen.

Ixcanul
Jayro Bustamante
Guatemala - Frantzia 
María, 17 urteko maia kaktxikel gaztea, gurasoekin bizi da kafea lantzen duen etxalde batean, Guatemalako sumendi aktibo baten magalean. Hitzarmen bati jarraiki ezkondu beharra dauka, eta proiektu hori onartu nahi ez duen arren, ezin dio uko egin. María bere zoria aldatzen saiatuko da, nahiz eta emakume indigena izan. Baina haurdunaldiko arazo batek ospitale bat bilatzera beh...

María, 17 urteko maia kaktxikel gaztea, gurasoekin bizi da kafea lantzen duen etxalde batean, Guatemalako sumendi aktibo baten magalean. Hitzarmen bati jarraiki ezkondu beharra dauka, eta proiektu hori onartu nahi ez duen arren, ezin dio uko egin. María bere zoria aldatzen saiatuko da, nahiz eta emakume indigena izan. Baina haurdunaldiko arazo batek ospitale bat bilatzera behartuko du: amestu zuen mundu modernoak bizia salbatuko dio, baina prezio altuegi baten truke. Jayro Bustamantek Europa-Latinoamerika I. Koprodukzio Foroan parte hartu zuen, El escuadrón de la muerte proiektuarekin.

Magallanes
Salvador del Solar
Peru - Argentina - Kolonbia 
Magallanesen bizitza interesgabeak astinaldi bat izango du, Peruko armadako soldadu izan zen urte bortitzetan ezagutu zuen emakumea, Celina, Limako kale baten erdian bere taxira sartzen den egunean. Batzen dituen iragan ilunarekiko ezusteko topaketa horrek bultzatuta, Magallanesek Celinari dirua lortzen laguntzeko eta bere ardurez libratzeko plan arriskutsu batean parte hartuko...

Magallanesen bizitza interesgabeak astinaldi bat izango du, Peruko armadako soldadu izan zen urte bortitzetan ezagutu zuen emakumea, Celina, Limako kale baten erdian bere taxira sartzen den egunean. Batzen dituen iragan ilunarekiko ezusteko topaketa horrek bultzatuta, Magallanesek Celinari dirua lortzen laguntzeko eta bere ardurez libratzeko plan arriskutsu batean parte hartuko du.

Mi amiga del parque
Ana Katz
Argentina - Uruguai 
Liz garai zailean dago. Lehenengo haurra izan du, Nicanor, eta Gustavo senarra Txilen dabil, filmatzen. Liz galduta eta bakarrik dagoela dirudi, eta egunero etxe ondoko parkera joaten da. Han, ama talde bat eta aitaren bat ezagutuko ditu eta Rosarekin topo egingo du. Hura Clarisaren ustezko ama eta Renata ezegonkorraren ahizpa da. Adiskidetasun sendo horretan sortuko den konpli...

Liz garai zailean dago. Lehenengo haurra izan du, Nicanor, eta Gustavo senarra Txilen dabil, filmatzen. Liz galduta eta bakarrik dagoela dirudi, eta egunero etxe ondoko parkera joaten da. Han, ama talde bat eta aitaren bat ezagutuko ditu eta Rosarekin topo egingo du. Hura Clarisaren ustezko ama eta Renata ezegonkorraren ahizpa da. Adiskidetasun sendo horretan sortuko den konplizitate bereziaren eraginez, lagun berriek aitorpenak eta etxeko lanak partekatuko dituzte, eta pixkanaka, baita garrantzitsuena ere: seme-alaben zaintza. Mi amiga del parque proiektuak Europa-Latinoamerika I. Koprodukzio Foroan parte hartu zuen.

La mujer de barro / The Mud Woman
Sergio Castro
Txile - Argentina 
Hamar urtean ez bezalako eurite handia egin duen arren, eskualdean azken hamarkadako lehorte gogorrena izaten ari dira. María Cartagenak, 49 urteko emakumeak, Teresa alaba zaintzen du, Argentinarekiko mugatik kilometro gutxira. Bere ametsa hiriburuan bizitzea da; hogeita hamar urtetan zehar ikusi ez duen anaiarekin batera bizitzea. Horretarako, uda horretan alaba utzi egin beh...

Hamar urtean ez bezalako eurite handia egin duen arren, eskualdean azken hamarkadako lehorte gogorrena izaten ari dira. María Cartagenak, 49 urteko emakumeak, Teresa alaba zaintzen du, Argentinarekiko mugatik kilometro gutxira. Bere ametsa hiriburuan bizitzea da; hogeita hamar urtetan zehar ikusi ez duen anaiarekin batera bizitzea. Horretarako, uda horretan alaba utzi egin beharko du, mahats-bilketa denboraldian lan batetik bestera ibiltzeko, landa eremuko mikrobusean.

Paula
Eugenio Canevari
Argentina - Espainia 
Paula gazteak familia burges baten etxean lan egiten du, seme-alabak zaintzen, eta bizi ere han bizi da. Bere bizitzan ezusteko aldaketa bat gertatuko da, haurdun dagoela eta umearen aitak bere gain hartu nahi ez duela jakitean. Haurdunaldia ezkutatzea erabakiko du Paulak, eta irtenbide gisa, abortatzen saiatuko da, baina bakarrik eta dirurik gabe egonda, ez da batere zeregin e...

Paula gazteak familia burges baten etxean lan egiten du, seme-alabak zaintzen, eta bizi ere han bizi da. Bere bizitzan ezusteko aldaketa bat gertatuko da, haurdun dagoela eta umearen aitak bere gain hartu nahi ez duela jakitean. Haurdunaldia ezkutatzea erabakiko du Paulak, eta irtenbide gisa, abortatzen saiatuko da, baina bakarrik eta dirurik gabe egonda, ez da batere zeregin erraza izango.  Bien bitartean, etxekoak familiako haur txikietako baten, Nachiren, urtebetetze-festako prestaketekin lanpetuta daude. Badirudi inor ez dela jabetu Paularen haurdunaldiaz. Denborak aurrera egingo du eta Paulak ez du bere helburua lortuko. Festaren egunean, gonbidatuek egonaldiaz gozatuko dute, Paularen arazoaren berri izan gabe. Haurdunaldia oso aurreratuta dago eta familiak ezusteko egoera bati aurre egin beharko dio. Eugenio Canevariren lehenengo pelikula da. 2013an, Donostiako Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketan parte hartu zuen, Gorila baila film laburrarekin.

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones