Zuzendarien lehen edo bigarren film luzeen nazioarteko lehiaketa. Filmek argitaragabeak eta duela gutxi eginak izan behar dute.
Zuzendari Berriak saileko filmak Kutxa-Zuzendari Berriak Saria jasotzeko lehiatuko dira; 50.000 euroko saria da, eta zuzendariari eta filmaren Espainiako banatzaileari emango zaie.
Kutxa-Zuzendari Berriak Saria Kutxabankek, Donostia Zinemaldiaren kolaboratzaile ofizialak, babesten du.
Kutxa-Zuzendari Berriak Sariaren epaimahaiak baloratu eta sarituko ditu filmak.
Zuzendari Berriak aukeraketari dagozkion filmak Gazteriaren Sarirako ere hautagai izango dira. Saria, 18 eta 25 urte bitarteko 300 gaztek osatutako epaimahaiak emango du.
Berriak