Paula gazteak familia burges baten etxean lan egiten du, seme-alabak zaintzen, eta bizi ere han bizi da. Bere bizitzan ezusteko aldaketa bat gertatuko da, haurdun dagoela eta umearen aitak bere gain hartu nahi ez duela jakitean. Iazko Zinemaldiko Zinema Eraikitzen sailean parte hartu ondoren Eugenio Canevariren lehenengo pelikula da. 2013an, Donostiako Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketan ere parte hartu zuen, Gorila baila film laburrarekin.
Eugenio Canevarik irudia eta soinua ikasi zuen Buenos Aireseko Unibertsitatean, argazkilaritza eta kamera Bruselaseko INRACIn eta zinema-zuzendaritza Bartzelonako Bande à part zinema-eskolan. Gorila baila izeneko bere 35 mm-ko film laburra Sitgeseko 55. zinema-jaialdian saritu zuten, eta beste hainbat jaialditarako hautatu zuten, hala nola 31. Donostia Zinemaldirako. Paula haren lehen film luzea da; 62. Donostia Zinemaldiko Zinema Eraikitzen sailean parte hartu zuen.