Inaugurazioa
Pablo Larraínek Epaimahaiaren sari Nagusiaren Zilarrezko Hartza eskuratu zuen Berlineko azken zinema-jaialdian film honekin. Lau gizon batera bizi dira, kostako herri txiki bateko etxe isolatu batean. Iraganean egin zituzten bekatuak garbitzeko bidali dituzte hara.
Pablo Larraínek 2005ean zuzendu zuen bere lehen film luzea, Fuga. Haren hurrengo lana, Tony Manero (2007), Canneseko Errealizadoreen Hamabostaldian estreinatu zen, 2008an. Post Mortem (2010) Veneziako Sail Ofizialean lehiatu zen. Prófugos (2011) ere zuzendu du, Txilen ekoitziriko HBOren lehen telesaila. Haren azkenaurreko filma, No (2012), Canneseko Errealizadoreen Hamabostaldian estreinatu zen eta Oscar sarietarako izendatu zuten, atzerriko film onenaren atalean. El club filmarekin Zilarrezko Hartza lortu zuen Berlinaleko azken edizioan.