Espainian argitaratu gabeko urteko film luzeen aukeraketa; Latinoamerikan erabat edo partzialki ekoitziak, Latinoamerikako zinemagileek zuzenduak nahiz munduko beste inguru batzuetako komunitate latinoak hizpide dituztenak bildu dira.
Horizontes Latinos saileko filmak Horizontes Saria lortzeko lehiatuko dira. Sari horrek 35.000 euro ematen dizkie zuzendariari eta film irabazlearen Espainiako banatzaileari.
Horizontes Latinos Sariaren epaimahaiak baloratu eta sarituko ditu filmok.
Horizontes saileko zuzendari baten lehen edo bigarren film luzeak Gazteriaren Sarirako hautagai izango dira. Saria, 18 eta 28 urte bitarteko 300 gaztek osatutako epaimahaiak emango du.
Berriak: