Einiren aitak beldurra dio munduari, eta erabateko isolamenduan hazi du alaba. Aitaren beldurrik handiena Einik alde egitea da. Ahal duen guztia egingo du alabari sinetsarazteko kanpoko mundua eta bertan bizi den jendea maltzurrak direla, eta sexualitatearekin eta helduen bizitzarekin loturiko guztia arriskutsua.
Hanna Sköldsek 2008an zuzendu zuen bere lehen film luzea, Nasty Old People. Bi film labur ere zuzendu ditu: Lady Crush (2011) eta Hilma (2014). Banaketa alternatiboan, publikoaren parte-hartzean, crowd sourcingen eta crowd fundingen esperimentatu du. Granny proiektuarekin zenbait sari irabazi ditu: ARTE Power to the Pixel Pitch Prize (Londres, 2010), MEDIA's Co-Production Prize (Suedia) eta gidoi onenari MEDIA's European Talent Prize (Cannes, 2011).