tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 64. Edizioa 2016  > Berriak > Savage Cinema, laugarren ediziorako filmak aukeratzen
Savage Cinema, laugarren ediziorako filmak aukeratzen
Donostia Zinemaldiaren sail honetan izena emateko epea uztailaren 18ra arte egongo da irekita
Osteguna, 2016(e)ko maiatzaren 19

Savage Cinema sailak laugarren edizioa izango du aurtengo Zinemaldian, aurreko urteetan ikusleen artean izandako arrakastak eta ekoizpenen kalitateak bultzatuta. Red Bull Media House Sarearekin lankidetzan sortu zen 2013an, eta 14.000 lagun baino gehiago izan dira emanaldietan. Jimmy Chin, Michael Oblowitz, Andrew Kidman, Bruce eta Dana Brown, Lucy Walker eta tankerako zinemagileen lanak eman dituzte.

Sailak urtero sei eta zortzi film artean aurkezten ditu. Edozer generotako filmei irekita egoten da, eta kirola zein abenturak izan behar dituzte ardatz, agertoki edota narrazio-erreminta, benetako zein fikziozko kontakizunak azaltzeko. Aurtengo kartela Maurix diseinatzaile eta arte-zuzendariak egina da.

Donostia Zinemaldia izan da bere mailako lehendabiziko zinema-jaialdia genero honi toki egiten, eta, aurten ere, parte hartzeko gonbita egiten die 2015eko urritik aurrera ekoitzitako lanen errealizadoreei. Uztailaren 18an amaituko da 64. Donostia Zinemaldian izena emateko epea.

Publiko handiari ekoizpen garrantzitsuak eskaintzeaz gain, Savage Cinema beste zuzendari, ekoizle eta banatzaile batzuekin generoaren egoera partekatzeko tokia da, eta aukera bikaina da azaltzeko zer-nolako abantailak eskaintzen dituen zinemak abiarazte-plataforma bezala.


Zer da Savage Cinema?

Savage Cinema sailaren aurreko edizioak | 2015 | 2014 | 2013 |

 

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea