71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
Savage Cinema: Abenturako eta akzio kirolei buruzko zinema
Savage Cinema: Abenturako eta akzio kirolei buruzko zinema
Albert Falzon
Australia 
79 min.
Spirit of Akasha filmaren emanaldiaren ondoren beste emanaldi berezi bat Film hau klasiko unibertsal bat da Bali, Angourie, Kirra, Ohau eta Mauin filmaturiko surf-sekuentzia zoragarriei esker. Baina hori baino askoz gehiago da. Morning of the Earth ozeanoaren eta surfaren edertasuna erakusteko jaio zen, surflarien espiritua atzemateko, haien ingurune naturalean. Falzonek surflariengan jarri zuen arreta, eta haiekin bidaiatu zuen kostaldean kokaturiko beren baserrietara, beren bizitzako alderdirik ohikoenak, itsasoan daudenean naturarekiko gordetzen duten harmonia eta lurreko bizitza ikusteko modua erretratatzeko.
Jason Baffa
Italia-AEB 
85 min.
Mundu mailako estreinaldia. Bertan izango dira Jason Baffa eta Chris del Moro surflaria Antzinako Erromako hondarrak balira bezala gordetako Italiako kostaldeko surfak Chris Del Moro surflari, artista eta ingurumenaren defendatzailea erakarriko du bere arbasoen lurralderako bidaia egitera, Mundu Zaharreko ohiturek eta tradizio artisauek bizi-estilo surflari bitxia sortu duten kultura hori aztertzeko. Italiaren edertasunean eta italiarrek beren familiarekin eta ohiturekin duten lotura berezian Bella Vita lortzeko garaian ezinbestekoak izango zaizkion ustekabeko egiak aurkituko ditu Chrisek.  
Corey Rich/Red Bull Content Pool
© Corey Rich/Red Bull Content Pool
Thomas Dirnhofer
Austria 
100 min.
Mundu mailako estreinaldia. Bertan izango dira David Lama eta Thomas Dirnhofer Patagonia txundigarrian, David Lama alpinismoaren haur prodijioak zoritxarrez ezaguna den Cerro Torre mendiaren hego-ekialdeko hegala eskalatzea du helburu. Askoren esanetan, munduko mendirik zailena da. Inork ez du granitozko orratz hori eskalada askean igo. Horixe da Davidek eta haren lagun Peterrek egin nahi dutena. Hamaika erronka natural eta logistikori aurre egin ostean, David bere proiektuaren egiazko izateaz eta gailurrera iristeko zailtasun izugarriaz jabetzen hasiko da.  
Lucy Walker
AEB 
147 min.
2010eko Olinpiar Jokoetako lasterketan, Kevin Pearce eta Shaun White kirolarien arteko lehia gero eta handiagoa da; Shaun podioaren goialdean kokatuko da, eta Kevin, ordea, koman, Park Cityn (Utah) eginiko entrenamendu batean istripua izan ostean. Kevinen familiak lotura estua du harekin, eta Vermontetik harengana joatea erabakiko dute, garuneko lesioaren ondoren bizitza berreraikitzen laguntzeko. Baina berak snowboard egiten jarraitu nahi du. Sendagileen ustez, buruan jasotako kolperik arinenak ere hil egingo luke. Aurka egingo al die Kevinek bere pasio handiarekin jarraitzeko? Atleta ahantzezin baten eta kirol ikusgarri baten –snowboarda– historia dramatikoa, eta gai larri batena: garuneko lesioa.
Eric Crosland, Dave Mossop
Kanada 
74 min.
Mundu mailako estreinaldia   Sherpas Cinemak, All.I.Can filmagatik genero horretan sari gehien lortu dituen ekoizpen-etxeetako batek, Into the Mind azken film luzea aurkezten digu. Argazki harrigarriekin eta narrazio-teknika iraultzaileekin, Into the Mind filmak ametsa eta errealitatea bereizten dituen marra lausotzen du, eta behin betiko mendia igo eta eskiatu nahi duen eskiatzailearen pentsamenduetan murgilduko gaitu. Alaskaren, Boliviaren eta Himalayaren handitasunaz jabetzen goazen heinean, filma giza aurpegia duen erretratu filosofikoa marrazten joango da. Nola orekatu arriskua eta ordaina? Zergatik sentitzen gara gure bizitzan desafioak onartzeko inspiratuta, eta zer ikasten dugu ezarritako helburuak gainditzeko bidaia horretan?  
Rob Bruce, Scott Gaffney, Murray Wais, Steve Winter, David Zieff
AEB 
110 min.
Europa mailako estreinaldia. Bertan izango dira Sherry McConkey eta David Zieff eta Murray Wais zuzendariak McConkey dokumentalak atleta batek bere ametsak lortzeko egindako bidea eta utzitako ondarea aztertzen ditu, erabakigarria izan baita kirol mota baten bilakaeran. Shane McConkey freesky eta ski base jumping modalitateetako aitzindaria izan da. Milaka pertsonaren inspirazio-iturri izan da, bere izaera, talentu paregabea eta bizitzarekiko jarrera begirune-gabea zirela-eta. Red Bull Media Housek Matchstick Productionsekin lankidetzan egindako film honek kirol horietako azken iraultzaileetako baten bizitza omentzen du.
Andrew Kidman
Australia 
80 min.
Mundu mailako estreinaldia. Bertan izango da Andrew Kidman Spirit of Akasha - film honek, soinu-banda ahaztu gabe, Morning of the Earth filmaren 40. urteurrena. 1971n, Albert Falzonek Morning of the Earth filma zuzendu zuen. Lan hark betiko aldatu zuen munduaren surfari buruzko ikuspegia. Surfa bizimodu gisa interpretatu zuen, soilki eta benetakotasunez, eta hainbat belaunaldirengan eragina izateaz gainera,  gure kultura, musika eta bizimoduaren espiritua markatuko zituen. Spirit of Akashak aurreko film haren arima eta espiritua berreskuratu ditu, gaurko testuingurua aintzat hartuta, eta frogatzen du hango balioek bere horretan jarraitzen dutela gure artean, eta baita Tom Curren, Stephanie Gilmore eta beste hainbat surflariren artean. Spirit of Akasha filma Andrew Kidman zuzendari australiarrak ekoitzi du eta Albert Falzonek babestu, eta surfaren, musikaren eta zinemaren arteko fusioaren erreferentzia berri gisa aurkeztu da. Andrew Kidman surfaren kultura garaikidearen sortzaile garrantzitsuenetako bat da. Kidmanen filmografiak ­–Litmus (1996), Glass Love (2006), Last hope (2009) eta Lost in the ether (2010)– kirol hau aztertzeko modu eta bide berriak ireki ditu, bere iraganera, tradizioetara eta pertsonaia historikoetara hurbiltzea lortu baitu. Begirada estetiko eta desberdin bat eskaini du tradizioak, belaunaldien arteko erlazioek eta formen eta materialen bilakaerak surf modernoan duten garrantzia aldarrikatzeko.
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: