tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 64. Edizioa 2016  > Berriak > Zabalik dago Donostia Zinemaldiko bideotekan filmak izena emateko epea
Zabalik dago Donostia Zinemaldiko bideotekan filmak izena emateko epea
Asteazkena, 2016(e)ko uztailaren 20

Donostia Zinemaldiko bideotekak, bertan izena eman duten filmak streaming bidez ikusteko aukera jarriko du industriako profesional akreditatuen eskura. Filmak Zinemaldia amaitu eta hilabetera arte ikusi ahalko dira (2016ko Urriaren 24 arte). Bideotekaren kudeatzailea Cinando VL da, Cinando etxeak emandako zerbitzua (Cannesko zinema-jaialdiko Marché du Film ekimenak sortutako industriako profesionalentzako plataforma.

Bideotekan Espainiako eta Latinoamerikako filmen panorama bat egongo da ikusgai ere bai. Mundu-mailako estreinaldia 2015eko urriaren eta 2016ko irailaren artean izan duten lanek parte hartu ahal izango dute. Zinemaldiaren bideotekan izena emateko tasa 70 €-koa izango da film bakoitzeko (% 21eko BEZa barne), eta enpresa bakoitzak hiru film erregistratu ahal izango ditu gehienez.

Film luze horiek baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Gutxienez 60 minutuko iraupena izatea
  • Mundu mailako estreinaldia 2015eko urriaren eta 2016ko irailaren artean izatea
  • Espainian edo Latinoamerikako herrialde batean ekoiztuak izatea

Hauez gain, bideotekan izango dira, halaber, bertan ikusgai izateko izena eman duten Zinemaldiaren sail guztietako film hautatuak.
Izena emateko azken eguna 2016ko irailaren 5a izango da, astelehena

Film bat bideotekan izena emateko hurrengo lotura erabili dezakezu

Harremanetarako:





hurrengo sostenguarekein

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea