tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 64. Edizioa 2016  > Berriak > EFADs-ek eta CACI-k Europa-Latinoamerika Koprodukzio Saria abiaraziko dute Donostia Zinemaldian
EFADs-ek eta CACI-k Europa-Latinoamerika Koprodukzio Saria abiaraziko dute Donostia Zinemaldian
Osteguna, 2016(e)ko abuztuaren 11

Iberoamerikako Agintari Zinematografikoen Konferentziak (CACI) eta Zinema Agentzien Zuzendarien Europako Elkarteak (EFADs) aurten, 64. Donostia Zinemaldian, Europa-Latinoamerika V. Koprodukzio Foroan hautatutako proiektu bat garatzeko sari bat sortzea adostu dute.

EFADs-CACIren Europa-Latinoamerika Koprodukzio Sariaren helburua da Europa eta Latinoamerikaren arteko lankidetza egituratzea, kulturaren arloan eta eskualde bakoitzeko zinema-industrien artean. Peter Dingesek, EFADseko buruak, azaldu duenez, “bi kontinenteei grina bera sortzen die kulturak eta ikuspegi bertsua dute kultur aniztasunaren eta nortasunaren inguruan. Elkarlana sustatzeko diseinatutako sari bat da, eta Latinoamerikaren eta Europaren arteko koprodukzio zinez artistikoen kopurua handitzera dago bideratua”.

EFADs-ek eta CACI-k sariaren lehen edizioa Europa-Latinoamerika V. Koprodukzio Foroan banatzea erakaki dute, Donostiako Zinemaldia Europako ekitaldi zinematografiko garrantzitsuenetako bat delako eta haren Industry Clubak jada Europaren eta Latinoamerikaren arteko proiektu zinematografikoak sustatzen dituelako. Foroa irailaren 19an, 20an eta 21ean izango da, 64. Donostia Zinemaldiaren barruan.

Sariak 20.000 euroko dirusari bat hartzen du barne, irabazten duen proiektuaren ekoizle nagusiarentzat. Nazioarteko epaimahai batek aukeratuko du irabazlea, aurreko astelehenean jakitera eman ziren Foroan parte hartzeko hautatutako proiektuen artean.

Arautegia (pdf)


Sustatzaileak:

Laguntzaileak:






The Industry Club ondorengoaren babesarekin
 
Arautegia (pdf)

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea